JulenB15
6 3 13

Koordenatuak 145

Noiz igoa 14 de diciembre de 2017

-
-
764 m
637 m
0
1,1
2,2
4,34 km

Bisitak 201, kokapena 7

Nondik gertu Urkiola, País Vasco (España)

Toki-alai Urkiolako interpretazio zentroa da eta bertan era askotako jendeari zuzenduriko informazio, hezkuntza eta dibulgazio jarduerak burutzen dira. Urkiola Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka. Bertan ikus-entzunezko bat ikus daiteke eta, baita, sai kolonia bat zuzenean bideo kamara baten bidez ere eta, halaber, ibilbideei, puntu interesgarriei eta Parkearen eta inguruen gaineko informazio turistikoari buruzko informazioa eskuratu ere. Bertan burutzen diren jarduerak: Hitzaldiak eta jardunaldiak Ibilbide gidatuak Zuhaitzaren eguna Boluntarioen programak Urkiola aldizkariaren argitalpena
Letona Korta baserria Saibi mendiaren ekialdeko maldan dago, Urkiola mendatetik metro gutxitara. Letona Korta baserria garai bateko Bizkaiko baserri altuena zen 764 metrora dagoena. Garai batean baserri bizimodua inguruari lotuta zegoen eta bertako baliabideak erabiltzen zituzten bizirauteko. Bertako baserritarrek abere aziendak, baratzeak, basoak etab. kudeatzen zituzten. Gaur egun Letona Korta baserria eskoletako programetarako eta jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak etab. prestatzeko erabiltzen da.
Txondorrak mendian bertan egiten ziren lehengaietatik hurbil. Egurra tamaina txikienetik handienera pilatzen zuten eta egindako egur meta estaltzeko adarrak, orbelak eta lurra erabiltzen zuten. 10 egunez egoten zen txondorreko egurra egozten eta 6.000kg egurrekin 1.500-2.000kg ikatz ateratzen zuten. Txondorraren erdian tximinia egiten zuten, goitik beheraino hutsunea utziz. Bertatik sartzen zuten sugarrak txondorra pizteko.Egurra egozten zen bitartean egur gehiago sartzen zuten txondorra behera ez erortzeko. Txondorraren inguruan zuloak egiten zituzten arnasa hartu zezan. Prozesua luzea eta arriskutsua zen edozein momentutan sua hartu zezakeelako, beraz ikazkinak txondor ondoan igarotzen zuten gau eta egun prozesu guztian zehar.
Lepaketaren edo mugarraketaren teknika ia zuhaitz guztietara aplikatu da, baina batik bat haritzetan, gaztainondoetan, lizarretan eta pagoetan. Lehenengo zuhaitz lepatuak haritzak izan ziren, ontzigintza helburu zutela. Pagoak ere ontzigintzarako erabili ohi ziren, batik bat ontzietako gilak egiteko, ur azpian pagoak iraupen luzea duelako. Garai batean, inausketa zikloa motzagoa zen, haritzak 8-10 urtean behin inausten ziren eta pagoak 5-6 urtean behin. Urkiolako pagoen inausketen bitartez lortutako egurra ikatza egiteko erabiltzen zen, ikatz hori burdinoletara bideratzen zen burdina hurtu ahal izateko.
Urkiolan gurtza izatearen jatorria antzinakoa da, Erdi Arokoa, baina ez dago garai hartako inongo lekukotasun fisiko edo dokumentalik. Hala ere, jakin badakigu XVII. mendeko lehen erdialdean bertan beste tenplu xume bat izan zela, arkupeduna, eta erietxea erantsia zuela ere. Nahiz eta oso hondatuta, 1870era arte gorde zen. Gaur egun Urkiolako erdigunea osatzen duena eliza neomediebal handi amaigabea da dorre neoklasiko batez lagunduta. Gurtuak dira bertan San Antonio Abadea eta San Antonio Paduakoa, bata animalien zaindaria, urtarrilaren 17an jaia duena; besteak ekainaren 13an. Urkiolara bikotekide bila joateko ohitura dago elizaren aurrean dagoen harri bitxi baten inguruan bueltak emanik eskua eskatzearen tradizioa.
Hiru gurutzeak santutegitik behatoki honetara doan Via Crucis bat da. Bide hau pagadi batetik zehar barneratzen da zabalgune batera heldu arte. Bertan hiru gurutzeen behatokia dugu. Behatoki honetatik Urkiolako parke naturala inguratzen duten mendi guztiak ikusgai ditugu, hala nola, Eskubaratz, Mugarra, Untzillaitz, Aitxiki, Alluitz eta Anboto Paregabea. Leku hau misterioz eta pasartez beteriko lekua da eta bertatik Anbotoko damaren silueta ikusi genezake harkaitzean irudikatuta.
Mendiko elurzuloetan elurra gordetzen zen izotza egiteko. Antzinako elurzuloak berezko leizeak erabiliz egiten zituzten, baina laster mendi magaletan hobiak egiten hasi ziren, Urkiolako kasuari 6 metroko sakonera lortuz. Teilapeak babesa ematen zuen eguzki, euri eta haizetik, elurra urtu ez zedin. Inguruan botatako elurra zulora eramaten zuten jira biraka eta zuloan bertan zabaldu eta zapaltzen zuten izotz geruza lodiak eginez. Udazkeneko orbelak izotz geruzak bereizteko erabiltzen zen, horrela errazagoa zen izotza ateratzea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau