Denbora  3 ordu 49 minutu

Koordenatuak 692

Noiz igoa 24 de noviembre de 2016

Noiz egina noviembre 2016

-
-
755 m
278 m
0
2,1
4,3
8,51 km

Bisitak 1022, kokapena 14

Nondik gertu Albiztur, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Albiztur-Arrate-Urkobieta (688 m.)-Arratesaletxe-Txinkorta (755 m.)-Ariztizabal-Txorrostegi-Atxisaeta-Albiztur.

Salubieta erreka karstikoa da eta Hernio mendigunearen hegoaldean dauzka iturburuak. Erreka honen ibarraren erdialdean kokatzen da Albiztur, Tolosatik zazpi kilometrora. Mendiz inguraturik dago Gipuzkoako herri hau. Hegoaldean Iruntxur mendia (743 m.) luzatzen da; Mendibil muinoak (647 m.) eta Urkobietak (688 m.) mendebaletik ixten dute baliara Bidania-Goiatzeko baliara beste aldean dagoelarik; Iparmendebalean Txinkorta eta Iparran Mendikute harkaitz dorrea garaitzen da (816 m.).

Albizturtik Bidegoianera doan Gr 21 tik hasten da ibilbide erraz hau. Arrate baserria pasa ondoren ezkerrerantz egiten du Urkobietara joateko mendi bideak, pinudi eta bestelako basoetatik gorantz Urkobietako mendebal ixurialdea zeharkatuz. Gorakoan azkeneko tartea biderik gabea da, pinudi belartsu batetik. Jetsierako bidexka bat jarraitzen du trackak, Ipar norabidean doana, gandorratik behera. Alanbre hesi batera iristen da eta bere ezkerretik jarraitzen du xendak, igoeran pasa degun bidearekin bat egin arte.

Gr 21 berriro kokaturik, frenten dagoen alanbrada hesiaren beste aldetik jarraitzen du sen da koxkor bat. Aurrerago, landaretza dela eta, bide hau pasa ezina da eta tracka belardi batetik gorantz doa, tartean alanbre hesi bat dagoelarik. Gorago lehen utzitako bidearekin bat egiten da, Arratesaletxe baserriraino doana.

Arratesaletxetik Txinkorta mendebal ixurialdeko larreak ikusten dira, ia tontorreraino iristen direnak. Behi ukuiluaren ondotik pasa eta larreetako pasabidetik gorantz doa ibilbidea, harresi batearen ondotik, gailurrera iristeko zuzenena. Alanbre hesi bat pasa behar da tartean. Gorako tarte haontatik oso panoramika zabalak ikusteko aukera izango degu. Txinkortako tontorra zuhaixkaz inguraturik dago, bista haundirik gabe. Ez nuen inongo seinalerik ikusi.

Txinkortatik Iparralderuntz jarraitzeko harresia eta alanbre hesia daude pasa beharrekoak . Beherago txabola bat dago. Txabolatik belardia zeharkatzen da Ipar norabidea jarraituz .Harresia eta alanbre hesi batera iristen da berriro non pasabidea hondatuta dago eta goitik behera desnibel piska bat dago ere. Bide osoko igarotze deseroso xamarra daukan paso bakarra da.

Aurrerago Aristizabal hondatutako baserrira iristen eta bere hondotik beherantz bidexkak jarraipena dauka. Bide honek Larrarte baserriaren ingurutik datorren Pr-Gi 81rekin bat egiten du. Eskubirantz jo eta Txorrostegi baserri aldera jotzen du trackak. Beherago Atxisaeta baserrira iristen da eta Pr Gi 81 jarraituz Albizturrera.
720 m altura
Urbano
Ariztizabal
Arrate
Carretera Local
Carretera Local
Camino
Txorrostegi
Urkobieta

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau