Koordenatuak 573

Noiz igoa 15 de abril de 2019

-
-
1.059 m
341 m
0
3,3
6,5
13,08 km

Bisitak 18, kokapena 1

Nondik gertu Goroeta, País Vasco (España)

(2019-04-15) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3.5 ordu.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Txangoa Urkulu urtegian abiatzen da, bertan atseden-lekua eta aparkaleku zabala dago autoa uzteko.
Lehen zatia urtegiaren ondotik egiten da eta Arbe errekaren parera iritsitakoan gorako bidea hartzen dugu, hemen Aratz-Aizkorri Parke Naturala eta Degurixarako bidea markatzen dituzten seinaleak ikusiko ditugu.

Gorako bidea hartu eta berehala utziko dugu pista Arbe baserriaren eta errekaren ondotik doan bideskari jarraitzeko, zati hau oso polita da ur garbiko errekaren ondotik gora.
Goialdean pistara irtengo gara berriro eta honi jarraituko diogu Kontrastako Lepora arte, tarteka bidezidor zatiren bat hartuz eta bidea gozatuz.

Behin Kontrastako Lepoan Andartora (1074m) igotzeko azken zatia gelditzen zaigu, hau harkaitz, zelai eta pagadi arteko bideskan egiten da zailtasun handirik gabe. Eguraldi onarekin tontorreko ikuspegiak ederrak dira benetan.

Beherako bidea mendiaren ertzetik behera doan sendari jarraituz egingo dugu, bidea ez dago oso agerian eta ez da gomendarria hemendik jeistea eguraldia ona ez bada, apur bat arriskutsua iruditu zitzaidan, baina eguraldi onarekin ez du aparteko arazorik ematen. Zati hau amaitu eta pistari jarraituko diogu Urkulu urtegira jeitsi arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau