Zailtasun maila   Erraza

Denbora  ordu bat 57 minutu

Koordenatuak 401

Fecha de subida 30 de junio de 2016

Fecha de realización junio 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
445 m
69 m
0
1,3
2,7
5,36 km

Bisitak 1272, kokapena 85

Nondik gertu Urnieta, País Vasco (España)

Urnieta herritik Buruntza mendira eginiko joan etorriko ibilbidea. Bidean zehar hainbat puntu aipagarri azpimarratu eta zehazten dira. Horiek dira hasieratik bukaerarako ordenean, Urnietako parking-a, Fatima ermita, Haritzleku, Elorriaga, Azkorte ermita, eta Buruntza mendiko bi gailurrak, gurutzeduna ezagunena delarik.
  • argazkia Fatima ermita
  • argazkia Fatima ermita
  • argazkia Haritzleku
  • argazkia Elorriaga
  • argazkia Elorriaga
  • argazkia Azkorte ermita
  • argazkia Azkorte ermita
  • argazkia Azkorte ermita
  • argazkia Lehen gailurra
  • argazkia Lehen gailurra

5 iritzi

  • argazkia aetxart13

    aetxart13 21-jul-2017

    Nondik hasi

    0km. Murgia dorretxea
    N 43º16.913´-W 001º56.934´
    Hasierako puntua Astigarraga herriko Murgia dorretxean egingo dugu. Bertarako ailegatzeko aldapatxo bat igo beharko dugu. Behin dorretxean egonik, aldapa jaitsi eta herrian barrena sartuko gara, Txoritokieta bidean sartu arte. Bertako ingurua landakoa nabarituko dugu. Honekin bukatzerakoan Altza bidea hartuko dugu, honakoa baso ingurua izango dugu protagonista. Eta bide honen bukaeran Txoritokietako gotorlekuarekin egingo dugu topo. Aipagarria da ere, gotorlekua baino lehen ikusiko dugun motokros pista.
    3,4km. Txoritokieta
    N 43º17.446´-W 001º55.304´
    Behin gotorlekura iritsita zubi txiki bat pasa beharko dugu bertara sartzeko. Txoritokietan paisaia izugarriak ikusi ahalko dira, Gipuzkoako zati handi bat ikusten delarik. Txoritokieta inguruaz gozatu ostean San Marko guneko bidea hartuko dugu, non, zuhaitz askoko inguruan aurkituko garen. Ondoren, Aitxetako txabala triku harria ikusi ondoren, Floreaga bidearekin egingo dugu bat, eta maldan behera joango gara GI-3671 errepidearekin batuko garelarik.
    6,1km. Perurena
    N 43º16.917´-W 001º54.812´
    Aipatutako errepidea jarraituz, Perurena taberna ikusiko dugu aurrez aurre. Aurrera jarrituko dugu Landarbasoro bidetik. Ondoren Merixene bidea hartuko dugu Santiagomendira iritsi arte, honako bidea maldan gora izango dugu.
    8,8km. Santiagomendi
    N 43º16.477´-W 001º55.946´
    275m inguruko altitudean aurkitzen den Santiagoendik gotorlekuak bezain paisaia ezihobeak eskainiko dizkigu, Txoritokietako ingurua ia 300metrotan aurkitzen bada ere. Santiagomenditik Astigarragarako bidean zehar aurrera egingo dugu, eta bi irtenbide ditugula ikusten dugunean ezkerrekoa hartuko dugu. Horrela, landa inguru batean barneratuko gara. Alboan antena handi bi ikusiko ditugu, izan ere, Donostiako irrati emisora dago bertan. Ez konfunditu aipatutako tokia Santiagomendirekin. 9,5kmtik aurrera maldan behera joango gara, eta Ermaña bidetik barrena joango gara.
    10,2km. Ermaña
    N 43º16.226´-W 001º56.427´
    Ermaña bidean joan ahala eta bukaerara iritsi orduko Ioltza bidearekin egingo dugu topo.
    11km. Artola
    N 43º16.425´-W 001º56.901´
    Ioltza bidearen hasieran bertan aurkituko dugu Artola izeneko sagardotegia. Bere ingurua bi upelekin apainduta, eta panel informatiboekin aurkitzen da.
    Orokorrean, azalduriko ibilbidea gomendagarria edozein adineko jendearentzat eta zailtasun handirik gabeko ibilbidea dela ziurtatu daiteke. Hala eta guztiz ere 12.25km-ko ibilbidea denez nahiko luzea egiten da. Hortaz, gomendagarria da adin batetik aurrera eta osasun egoerak baldintzatzen duen kasuan erritmo motelean joatea, inongo presarik gabe. Bi igoera nabarmen dira kontutan hartzekoak, horiek ibilaldiaren bi puntu aipagarrienetan amaitzen direlarik: Txoritokietako gotorlekua, eta Santiagomendi ermita.

  • argazkia aetxart13

    aetxart13 22-jul-2017

    Buruntzatik ikusi daitezkeen bistak:
    https://www.youtube.com/watch?v=fbo9givn2Uo&feature=youtu.be

  • argazkia aetxart13

    aetxart13 01-ago-2017

    Buruntzako gailurretik ikusi daitekeen paisaia:
    https://www.youtube.com/watch?v=fbo9givn2Uo
    https://www.youtube.com/watch?v=0aZXrgG7phs&feature=youtu.be
    /outdoor-trails/urnieta-buruntza-13851407#wp-13851414

  • argazkia Asier Aldalur Zulaika

    Asier Aldalur Zulaika 10-dic-2017

    Ederra ibilbidea, eskerrikasko elkarbanatzearren. Gure blogean sarreratxo bat eskeini diogu igoera honi eta begirada bat bota nahi badiozue sartu hemen.
    https://euskalherriamendizmendi.blogspot.com.es/2017/12/buruntza-441m-gipuzkoa-2017-azaroak-17.html

  • cindymayorly 31-ago-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Me encanto

Si quieres, puedes o esta ruta