Jaitsi

Desnibel positiboa

558 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

558 m

Gehieneko garaiera

435 m

Trailrank

58

Gutxieneko garaiera

23 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

4 ordu 18 minutu

Koordenatuak

1740

Noiz igoa

1 de mayo de 2019

Noiz egina

mayo 2019
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
435 m
23 m
12,37 km

Ikusita 624 aldiz, jaitsita 45 aldiz

Nondik gertu: Urnieta, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Urnieta-Burundain lepoa (Azkorteko baseliza)-Buruntza-San Roke baseliza-Burundain lepoa-Goikopagoadarraga baserria-Oztaran-Bidegurutzeta-Arrikarteko bidegurutzea-Eguzkitza-Gurutzeta-Urnieta.

Ibilbide erraz hau Urnieta eta Andoaingo lur eremuetan gauzatzen da osorik. Bi tarte ezberdinak bereizten dira txango hontan.

Aurrena Andoaingo Buruntza mendiari bira osoa ematen zaio Burundain lepotik. Ibilbidearen menditxuena da zati hau; gorakoan gandorrako bide senda polit batetik doa tracka, norabide guztietara panoramika zoragarriak ikusiz. Lurra eta harkaitz bide iztua eta malkartsua da, hasieran batez ere (kontuz giro bustiarekin). Erpin geodesikora (Ipar tontorra-439 m) iristen da lehen, oteez inguratutako puntua. Sendak hegoalderuntz dauka jarraipena Buruntzako gurutzearen tontorreraino. Ipar kaxkoa baino bi metro altuagoa da (441 m). Porlanezko gurutze haundi bat eraiki zuten gailurrean eta jarritako buzoia Gipuzkoako aspaldikoenetakoa da (1936). Mendi honi itzulia emateko San Roke baselizara jetsi behar da eta ondoren bihurgune asko eta desnibel dexente duen senda batetik behera jarraitzen du bidea, ipar norabidea hartuz, basotik. Bapatean mendi bideak gorantzko joera hartzen du berriro, suabea, ekialderutz, pinu sailen artean zabalduz doa eta Lasarteko mugaren parean doazten mendi pistetatik pixkanaka Burundain lepora bueltatzen da.

Trackaren bigarren partea oso bestelakoa da. Burundain lepotik abiatuta Elutzetako Harkaitzari bira ematen zaio Urnietako herrigunera itzuli aurretik. Goikopagoadarraga baserriraino lurrezko mendi bidea dago. Gero porlanezko eta asfaltozko errepide lokaletatik doa denbora guztian. Landa giro ederra erakusten du alderdi honek. Basoxkak, baratzak, belardiak, sagastiak eta baserriak sakabanaturik. Urnieta Gipuzkoako sagardoaren paradisuenetako batean dago kokaturik. Naiz eta fetxa hauetan denak itxita egon sagardotegi batzuen inguruko bideetatik igarotzen da Elutzetako buelta hontan. Jai egun zela eta eguraldi bikaina lagun jende asko paseatuz ikusi genuen bide hauetatik. Arrikarteko bidegurutze aldera batez ere. Aparkalekua dago lepo hontan, Santa Barbara baselizara eta Agerreburura igotzeko bideak bertatik pasatzen dira. Aparkalekutik gertu Agerreburuko eskalada gune ezaguna dago, begibistan, horma ikusgarriak erakutsiz. Jendetsua zegoen eta eskalatzaileen trebetasuna ikuskatzeko aukera ere izan genuen.

Urnieta, Andoain, Lasarte edo Hernanitik abiatuta bide sare haundia dago paraje hauetatik igaro nahi duenentzat, horietatik asko balizatutako sendak dira.

Zatituta edo osorik edozein garaian egiteko ibilbidea da hau. Urtaro bakoitzak dauka bere xarma. 2019 ko Udaberriaren erdialde hontan berdea baino berdeagoak aurkitu genituen bazter guztiak. Sagastien loraldiak bereziki ikuskizun ederra eskeini zigun.
Bidegurutzea

Arrikarte bidegurutzea

Carretera Local
Zubia

Autobiaren zubia

Zubia

Autobidearen gaineko zubia

Eraikin erlijiosoa

Azkorteko amaren baseliza

Santa Cruz
Bidegurutzea

Bidegurutze

Carretera Local
Bidegurutzea

Bidegurutzeta eskubitik Arrikartera

Camino
Gailurra

Buruntza

Ikuspegia

Buruntzako bidea

Ikuspegia

Buruntzako gurutzea

Cruz de Buruntza
Bidegunea

Elorriaga

Camino
Bidegurutzea

Eskubitik Azkorteko baselizara

Camino
Bidegurutzea

Eskubitik Goikopagoadarra baserrira

Camino
Bidegurutzea

Eskubitik jetsierako senda

Bidegurutzea

Ezkerretik

Bidegurutzea

Ezkubitik Buruntzara

Aparkalekua

Futbol zelaiaren aparkalekua

Bidegurutzea

Gi-3832 Urnieta-Lasarte errepidea-Ezkerretik Gurutzetara

Carretera Local
Bidegunea

Goikopagoadarraga baserria

140 m altura
Bidegunea

Hariztia

Bidegurutzea

Lasarte-Urnieta errepide lokala

Carretera Local
Bidegurutzea

Pagoain eskubitik Urnietara

Carretera Local
Bidegunea

Polikiroldegia Eskailerak

Instalación Deportiva
Bidegunea

Sagasti baserria

Carretera Local
Bidegunea

San Roke aterpea

Camino
Bidegunea

San Roke baseliza

San Roque
Bidegurutzea

Santa Barbarako bidegurutzea

Carretera Local
Ikuspegia

Urnietako bistak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau