Koordenatuak 280

Noiz igoa 3 de junio de 2008

Noiz egina junio 2008

-
-
122 m
51 m
0
1,4
2,8
5,58 km

Bisitak 4443, kokapena 94

Nondik gertu Euskalerria, País Vasco (España)

Urola Ikastola Azpeitia erdian kokatuta dago. Bailarako (Azpeitia, Zestoa, Aizarna, Errezil, Urrestilla eta Beizama) ikastola publikoa izanik, DBH eta Batxilergo ikasketak eskaintzen ditu. Aurten, 2007-2008 ikasturtean, DBH 2. mailako ikasle talde batek, Berde-berdea proiektuaren barne, gps-arekin lantxo bat egin dugu: herrian zehar ibilbide bat antolatu dugu kirola egiteko. Honen ondorioz, ikus daiteke Azpeitian zein toki dauden kirola eta aisialdirako. Badakigu kirola egiea oso osasungarria dela, beraz, animatu eta goazen denok giharreak mugitzera.
Jendea patineteekin eta patinekin ibiltzen da bertan
Haur hezkuntzako umeak jolas denboratan erabiltzen dute.Aisialdirako ere erabiltzen da. Dauden instalazioak hauek dira: frontoia, futbol zelaia, saskibaloiko kantxa eta atletismoko pista.
Futbol entrenamenduak Aisialdirako
- 3.mailako Lagun Onak taldeak erabiltzen du. - Eskola arteko futbol partida finalak jokatzen dira.
Gazteak bizikletekin, skatekin eta patinekin ibiltzen dira.
BARRUKO INSTALAZIOETAN EGIN DAITEZKEEN KIROLAK: eskalada, ping-pong, squash, spinning, saskibaloia (Iraurgi saskibaloiak erabiltzen ditu entrenamendu eta partiduetarako eta eskolaz kanpoko partiduak ere jokatzen dira), futbito, eskubaloia, aerobic, gimnasia, tenis eta paddlea. Sauna ere egin daiteke. Ikasturte bukaeran ikastolako jaialdia ere egiten dugu. KANPOKO INSTALAZIOETAN: futbola belar artifizialean (eskolarteko partidu eta entrenamenduak, Lagun Onak ,3. mailako taldeak izan ezik, eta Ikasberri taldeetako partidu eta entrenamenduak).
- saskibaloiko kantxak - futbol zelaia - frontoia - atletismoko pista
INSTALAZIOEN ERABILERA: ikasleek jolas denboratan eta soinketa orduan, nahi duten herritarrek aisialdirako eta eskola-kiroletako entrenamenduetarako eta partiduetarako. INSTALAZIOAK: frontoia, futbol zelaiak, saskibaloi kantxak, atletismoko zirkuito eta soinketa aretoa, volley ball pista.
INSTALAZIOEN ERABILERA: ikasleek jolas denboratan eta soinketa orduan, nahi duten herritarrek aisialdirako eta eskola-kiroletako entrenamenduetarako eta partiduetarako. INSTALAZIOAK: frontoi estalia, futbol zelaiak, saskibaloi kantxak, atletismoko zirkuito eta soinketa aretoa.
Eskalatzaileak entrenamenduak egiten dituzte bertan.
Barruko instalazioak: PISTINA HAUNDI BAT ETA TXIKI BAT (igeriketa ikastaroak, aisialdia, Izarraitz elkartearen entrenamentuak eta lehiaketak, waterpoloko entrenamentuak), MUSKULAZIO GELA, BI FRONTOI TXIKI, BAKARKAKO TRESNAK (bizikleta estatikoak, steep, zintak, arraunak), GIMNASIOA (karate, judo, gimnasioa, pilates). Kanpoko igerilekua:uda partean irekitzen da aisialdirako.
Erremontea: entrenamendu eta partiduak jokatzeko urtean zehar. Pala eta esku pilota: noizbehinka jokatzen da.
Aisialdirako erabiltzen da. Frontoia, futbol zelaia eta saskibaloiko kantxa daude.
- Futbol zelaiak - Frontoi estaliak - Estalitako eta estalibageko saskibaloiko kantxak - Atletismoko zirkuitua
- Futbol zelaiak - Saskibaloiko kantxak - Volleyballeko kantxa
Esku pilota: entrenamenduak, partiduak jokatzeko eta aisialdirako ere bai.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau