Jaitsi

Distantzia

10,34 km

Desnibel positiboa

268 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

268 m

Gehieneko garaiera

222 m

Trailrank

41

Gutxieneko garaiera

-1 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

2 ordu 27 minutu

Koordenatuak

497

Noiz igoa

25 de octubre de 2021

Noiz egina

octubre 2021

Iragazki aurreratuak

Iragazi erregistratutako hilabetearen edo dataren arabera. Bilatu jarraitzen diezun erabiltzaileen ibilbideak soilik.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Iragazki aurreratuak Iragazki aurreratuak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
222 m
-1 m
10,34 km

Ikusita 59 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Jadarre, País Vasco (España)

Elorriaga Zumaia eta Deba artean dago, gitxi-gora behera Itziarren parean, baina Itsaso ondoko munoen lerroan, itsas ertzeko labarretatik hurrean, flyscha eta marearteko zabalgunearen gainean, halan, euskal kostearen toki zoragarri batean. Ibilbide pare bakoak dagoz kosta hau zeharkatu eta ezagutzeko, non flyschak eta marearteko zabalguneak toki gailena eskatzen daben. Gaurkoa, bere apaltasunez, ibilbide horreetariko bat da, ezagutzen hasteko lehenengo pausoa.

Elorriagak behatoki bat dauka labar eta zabalgune Itzel honeek goitik ikusteko, eta ibilbidetxu bat (SL-GI 5002), oso laburra, behatokiraino. Itziartik abiatuko gara behatokira heltzeko, zati handi baten GR 121-ren bidelagun dogula. Gero, itsasotik apur bat urrundu eta baserri artean itzuliko gara Zumaiara.

Ibilbide laburra, erraza, paisaia zoragarriak, nahi kostaldera, nahi Gipuzkoako mendietara (Andutz, Izarrait, Pagoeta), eta jakina, Zumaia be hortxe dago, bertan osteratxua egitea beti merezi dauena. Hona hemen Zumaia ezagutzeko informazio aput bat: https://zumaia.eus/es/turismo


FLYSCHA

Flyscha arroka sedimentarioaren sekuentzia bat da, ozeano sakonean eratua, eta gero lurraren plakak talka eginez sedimentuak tolestu zituenean (orogenia) lur-azal, mendi eta muno bihurtu zena. Geruzez osaturik dago; geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira.

Tolesdura geologikoen ondorioz, geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Posizino horreek higadura errazten dabe, eta halan geruza ugari agerian geratu dira. Higadura itsasoak eragin badau marearteko zabalgunea eratu daiteke, gurean bezala.

Bernhard Studer suitzar geologoa izan zan lehenengoa, 1827an, flysch berbea erabilten Alpeetako hareharri- eta arbel-geruzen sekuentzia hau izentetako. Berbea alemanezko fliessen berbatik dator ("isuri"), ibaien isuriak sortzen zituala uste eban eta.

Euskal kostaldean sarritan ageri da flysch egitura, baina Gipuzkoako Deba eta Zumaia artean ikusten da ondoen. Gainera, Zumaiako flyscha (Itzurun) nazioarteko erreferentzia geologikoa da, Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko muga (K-T muga) eta Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa (P-E muga) argiro nabarmentzen dira eta.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Flysch
Bidegunea

0011

Bidegunea

0021

  • argazkia 0021
  • argazkia 0021
  • argazkia 0021
  • argazkia 0021
  • argazkia 0021
  • argazkia 0021
Bidegunea

Aldatsaren hasiera

  • argazkia Aldatsaren hasiera
  • argazkia Aldatsaren hasiera
  • argazkia Aldatsaren hasiera
  • argazkia Aldatsaren hasiera
Bidegunea

Elorriagako behatokia

  • argazkia Elorriagako behatokia
  • argazkia Elorriagako behatokia
  • argazkia Elorriagako behatokia
  • argazkia Elorriagako behatokia
  • argazkia Elorriagako behatokia
Bidegunea

Goiko munoetan

  • argazkia Goiko munoetan
  • argazkia Goiko munoetan
  • argazkia Goiko munoetan
  • argazkia Goiko munoetan
Bidegunea

GR 121

  • argazkia GR 121

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau