Koordenatuak 445

Noiz igoa 26 de julio de 2019

-
-
1.110 m
670 m
0
2,9
5,8
11,56 km

Bisitak 26, kokapena 1

Nondik gertu Artaza, Navarra (España)

(2019-07-26) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.

Ibilbidea Urra herrian abiatzen da, herrira iritsi baino aurreko bihurgunean egia esan, autoa bidearen bazterrean utzi eta Iturriotz izeneko tokitik gora doan pistaren ondotik igoko gara Larraitza edo Mandabideko Leporaino. Igoera izugarri polita da pista ondoan badugu ere bidezidor bat dagoelako errekastoaren ibilbidea jarraitzen duena. Ia 300 metroko desnibela gaindituko dugu.

Behin lepora iritsita Krezmendi (1118m) tontorrera, bi tontorretara egia esan, igoko gara, nik lepotik tontorretako batera igo nintzen lehenik eta ondoren lepora jeitsi eta bigarren tontorrera (jauzi arriskutsu samar bat duena) igo nintzen. Jarraian Larraitza (1055m) tontorrera era igoko gara, bidean trikuharri bitxi pare bat ikusteko aukera ere izango dugularik, "Larraitza zutarria" eta "Sangris eraztun-tumuloa" hain zuzen.

Hona arteko bidea ordu pare batean egin dugu, eta orain itzulera egitea dagokigu, hau Larraitzan ipar-ekialdeko sendatik Mandabide Lepora joanez eta hemendik igoerako bide beretik Urrara jeitsko gara, esan bezala tarte hau niri senda zoragarria iruditu zitzaidana jarraituz egingo dugu. Ordubetean behean egongo gara.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau