-
-
769 m
547 m
0
1,6
3,2
6,4 km

Bisitak 2414, kokapena 59

Nondik gertu Pagoeta, País Vasco (España)

1. IBILALDIA: Santa Barbara- Trekutz- Kateaga- Iturraundi- Aterpetxea.

Distantzia: 6,400 km.
Desnibela: 220 m.

Santa Barbara aterpetxe ondotik abiatuko gara Trekutzera eramango gaituen bidetik.
Gure Borda elkartetik barrena, ekingo diogu bideari; ezkerrean Zabaleta jauregia eta Deskarga mendatea. Aurrera eginez, Iturbeerrekea pasa eta berehala Agerre: Urretxuko baserririk altuena. Bukatuko da asfaltatutako zorua.
Behin Mendisoro ertzean, ezkerreko pistari helduko diogu. Aurrealdean Beidakarko zelaiak eta Errekagorriko ur jarioak atzean utzi eta, Luberrietako hegira iritsiko gara. (Ingurutik pasatzen da Deskargatik Irimogainera doan Antzuola eta Urretxu herrien arteko muga).
Eskuinera Trekutzerako bide zabalean gora egingo dugu Kateagaerreka topatu arte, hango iturrian izango baitugu Irimoko ura dastatzeko aukera. Handik pixka batera Trekutz: ederki egokitutako zelai-gunea; iturria, mahaiak eta bordatxoa dituen egonleku aparta.
Atsedenaldiaren ondoren, aparkaleku gainetik Irimo aldera jotzen duen bidea hartuko dugu. Pinu artean 1 km-ko bidean Zorrotzarrietako sailera eramango gaitu, Kateagako hegira, beraz. Hartu astia, aurrez aurre ikusmira paregabea baitago: Aizkorri, Udalaitz, Anboto eta Gorbeia.
Hesia gainditu eta berehala eskuinera Kurutzerako norabidea hartu eta 500 metrora Arkaitzetako bidegurutzea dago.
Beheranzko pista zabalari jarraituz Sasiolako basoetara iritsiko gara: ganadutarako sail aproposa; baso, garo-lekuak eta etxolak dituena. Aurreraxeago, berriz, Iturraundiko urbegi eta iturria.
(Honelako lekuetan arduraz jokatzea komeni da, abeltzaintzara bideratutako lur-sailetan gabiltza eta).
Ur tragoaren ostean, beheraka jarraituz Iturraundiko hegia eta Lizartxoetako borda. Aurrerago, berriz, Arkaitzalde eta Aterpetxea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau