• argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia
  • argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia
  • argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia
  • argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia
  • argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia
  • argazkia URRETXU.- Irimo 5.ibilaldia

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  ordu bat 47 minutu

Koordenatuak 603

Fecha de subida 18 de enero de 2011

Fecha de realización enero 2011

-
-
713 m
488 m
0
1,4
2,9
5,76 km

Bisitak 2272, kokapena 23

Nondik gertu Pagoeta, País Vasco (España)

5. IBILALDIA : Santa Barbara- Beain- Lizarriturri- Aterpetxea.

Distantzia : 5,760 km.
Desnibela : 225 m.

Santa Barbara baselizaren ondotik abiatuko gara errepidean behera Ipenarrieta jauregia eta Aikur Erle Museoaren azpi aldetik Santa Krutzeko bidegurutzeraino. Bihurgune horretan ezkerrera, Nebera aldera, hotelaren gainaldetik doan pista zabala hartuko dugu. Pauso lasaian aldapatxoari aurre eginez berehala iritsiko gara Añadiegiko inguruetara. Goian Muntegitxikiko baso-borda; behean, berriz, Etxaburu eta Larreagako baserriak. Neberakoa utzi eta eskubitik Beaingo bideari helduko diogu oraingoan. Pausoz pauso Arriaundiko sakona eta Ertsolegiko hegia atzean lagako ditugu, eta Barrutisakonetik irtenda, laster izango ditugu begi aurrean Beaingo baserriak. Leku ederra honakoa inguruko parajeez gozatzeko.

Etxe ondoko bidean emango ditugu hurrengo pausoak Esparruko inguruetara iritsi arte. Hemen, ezkerrera eta gora egiten duenari segiko diogu, Tortoa eta Neberaaldeko pagadiraino. Berriro ezkerrera eginez, honen ondotik, aurrera jarraituko dugu eta Txabolaldeko bihurgunean eskuinera hartuz Neberagainara iritsiko gara. Bertan dira guneari izena ematen dioten elurzuloak.
(Inguruan arduraz jokatzea komeni da, abeltzaintza-sailetan gabiltza eta).

Neberako toponimo-harriari kasu eginda, goraka doan mendi-bideari jarraitu eta ezkerrera hartuz, Lizarriturrietako inguruetara iritsiko gara. Hango iturriko ura probatu gabe ez alde egin, eta behin indarberrituta, segi behera Iturraundiko hegira. Bidegurutzean, berriz, ezkerrera egin Lizartxoetako bordarantz eta Arkaitzaldeko bihurgunerantz. Bertan dugu Aterpetxea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta