-
-
875 m
417 m
0
1,8
3,5
7,02 km

Bisitak 534, kokapena 32

Nondik gertu Urrexola, País Vasco (España)

Gaurko ibilbidea Oñatin kokatuta dagoen Urruxola auzoan hasiko gara. Urruxolara joateko Zubillaga pasatu eta Oñatira heldu aurretik, eskumara Zañartu auzora doan errepidea hartu beharko dugu, Olate aldera jarraitu eta bide erdian Eskumara, eta aldapan gora doan errepidetik jarraituko dugu, (Urruxola kartela dago), 2kilometro inguru gora egin ondoren, bide gurutze batean ezkerretara hartuko dugu eta Urruxolako eliza ikusi arte ez gara geldituko.
Eliza parean aparkatu ondoren, gure ibilbidea bertan dagoen Aritz izugarriaren aurrean hasiko da, errepidea zeharkatu eta bertan dagoen bolaleku aldera jarraituko dugu, bolalekua bukatzen den lekuan ezkerretara hazten den bidea harrapatuko dugu, laster Antxitene baserri ondotik pasatuko gara, errepidea zeharkatu eta Garaikua(Bañu-etxe) baserri aurretik pasatuko gara, gorantz jarraituko dugu bertatik doan bidetik, laster beste pista handi batekin topo egingo dugu, ezkerretara jarraituko dugu Urrexola Garaira heldu arte, hemengo bide gurutzean ezkerreko bidetik jarraituko dugu, gorantz berriz ere, bide hau aldapa bukatu arte jarraituko dugu Urtapotoluetako lepoan (Tumuloa dago gertu), tumulora heldu aurretik ezkerretara jarraituko dugu senda arrastoak logika pittin bateaz, goian Orkatzategi dugu, hasieran harri eta zelaia daukagu eta berehala zelaia bakarrik, zelaia aldapa bukatu arte jarraituko dugu eta bertan Tontorrean dagoen aizkora forma duen buzoia ikusiko dugu.
Paisaiaz disfrutatzeko lekua da, Orkatzategi mendi txikia izan arren leku estrategiko batean kokatuta dago.
Jaisten hasiko gara eskuma aldera Aloña mendi dugula parean, jaitsieran markatua dago baina ez dira samur topatzen arrastoak, Jaitsiera zuzena da eta beti zelaitik behera, gure helburua beherago dagoen Aitzgaineko putzua da; bertara heldutakoan gainetik pasatuko dugu ezkerraldera tiratuz, laster horiz eta zuriz markatutako bide batekin topo egingo dugu eta bertatik tiratuko dugu beherantz, momentu batean bidea beherantz jarraitzen du eta gu eskerretara markatuta dagoen bidetik jarraituko dugu, bide honek Aitzulo kobaraino eramango gaitu. Aitzulo paraje ederra da eta bisitatzea merezi duen horietakoa, gora eta behera ibili ondoren koba zuloan, berriz sartutako zulotik irtengo gara bertatik, lehengo bidera, zulotik irten eta 20 metrotara eskumatik irteten den sendatxo batetik gorantz egingo dugu (markatu gabea), gure helburua Andetako gaina harrapatzea da, horretarako sendatxo hau gorantz jarraitu behar dugu 10 minutu inguru, ondo ikusten den beste senda batekin topo egin arte, bide berri honetan eskumara beherantz jarraituko dugu, basoan sartuaz, bide honek harkaitz hauen Ipar aldera eramango gaitu bide polit batetik. Laster alde honetako goiko kanalaren hasierara helduko gara, kanal gainetik jarraituko dugu Urruxola aldera, orain bidea laua da eta bertatik jarraituko dugu egurrezko eskailera bat ikusi arte, momentu honetan kanala utziko dugu eta eskaileratatik jaitsiko gara eta ondoren beherantz doan pistatik jarraituko dugu; dagoeneko Urruxula ikusten hasita gaude, pista hau jarraituko dugu beste batekin topo egin arte, eskumara 15 metro eta berehala beste pista batekin egiten dugu topo, oraingoan ezkerretara joango gara, eta bide hau jarraituz, laster Urruxolako Eliza eta Elkarte aurrean egongo gara. Elkartea jendearendako zabalik dago Domeketan 11etatik, 2etara, (jatekoa eta edatekoa)

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau