-
-
1.300 m
483 m
0
2,8
5,6
11,19 km

Bisitak 222, kokapena 9

Nondik gertu Uribarri, País Vasco (España)

Oraingo honetan Aloña-mendi mendi katera joango gera, kate hau daukadan hiru tontorrak zeharkatuz, Botreaitz, Kurtzezar eta Gorgomendi; azken hau txikiena izanda gurutze handi bat dauka eta ezagunena izanez.
Abiapuntua Urtiagain restaurante aurrean dagoen parkinga da, bertan kotxea utzi eta hasiko gara ibilbidea.
Parkingeko goiko aldean errepide estu bat ikusiko dugu (Troska iturri aldera doana), errepidea zeharkatu eta bestaldean goraka doan senda bat hartuko dugu, hasieran malda handiko bidea da; bide honetatik 10 bat minutu goraka egin ondoren eskuma aldetik irteten den bide batetik jarraituko dugu, (pinudi batean) laster beste bide batekin topo egingo dugu txabola batzuen ondoan, berriz ere eskumara joango gera, laster metalezko langa bat pasatuko dugu, guk jarraituko dugu zuhaitzak bukatu arte bide honetatik; zuhaitzak bukatzen direnean Aloñako ertza hazten den lekuan egongo gera; hemen bidea utzi eta ezkerretara zelaitik gora joango gera, (langa edo atetxo bat dago) gora goazela senda txiki bat jarraituz ezkerraldean pagadi txiki bat ikusiko dugu, senda utzi eta pagadi barruan sartuko gera gorantz, pittin bat eskuma aldera joanda, senda arrastoak daude, 200 bat metroren bueltan pagadi honen goialdean pista zabal bat agertzen zaigu, pistatik jarraituko dugu eskerreko aldetik eta gorantz, pista honek Lizartzako txaboletaraino eramango gaitu.
Lizartzan atseden pittin bat hartu ondoren, txabola aurrean dagoen pistatik jarraituko dugu, lehengo norabidean, Arantzazu aldera, Laster bide gurutze bat agertuko zaigu, guk eskerrekotik jarraituko dugu, gorantz orain ere, bide honetatik Duruko goiko aldera helduko gara, Durun eskerraldetik Aloña mendira doan pista ikusiko dugu baina guk Eskista, Urbixa aldera jarraituko dugu, laster 2. Errebuelta batean Akaitz e Aloña artean gaudenean, ezkerraldean Aska bat ikusiko dugu (iturria dauka), guk pista utzi eta bertatik bidez kanpo zelaitik gora jarraituko dugu, senda arrastoak han emenka daude baina gure helburua Akaitz eta Botreaitz artean dagoen Aitzarrate izeneko lepora heltzea izango da; behin Aitzarraten Gorantz begira gaudela ezkerretik Horiz markatuta dagoen lekutik joan beharko dugu. Hemendik Botreaitz (1316Mt.), aldera joango gara eta ez dago senda garbirik, eskuak ipini beharko dugu leku batzuetan baina ez da zailtasun handiko lekua, Marra hori batzuk eramaten gaituzte Botraitzeko tontorrera, ala ere logika pittin bateaz eta bakoitzaren mailaren arabera aukera asko daude leku berdinera joateko, Behin Botreaitzen Oñatiko ikuspegi dotoreaz gozatuko dugu.
Orain Kurtzezar (1302Mt.),aldera joango gera, samurrena Botraitzetik jaitsi zelairaino eta goiko aldean dauden harriak inguratuz Kurtzezarrera heldu, Kurtzezar nabarmen ikusten den mendia da eta Botreaitz eta Aloña artean dago.
Berriz zelairaino jaitsiz orain Gorgomendira (1246Mt.),joango gara, berehala ezagutuko dugu azken tontor hau Gurutze handi bat duelako.
Atsedena hartu ondoren beherantz joango gera orain, horretarako mendebaldeko ertza jarraituko dugu, pittin bat barru aldera baina ertzetik, aldapa handiko zelai bat da, Laster Belarrera helduko gara, Belarreko txabolak eskuma aldera itxiaz guk ertzaren norabidean jarraituko dugu, zati hau lau samarra da baina laster malda tentetuko da berriz azken zati honetan senda bat baino gehiago aukeratu dezakegu, baina kontua beti ertzetik jarraiketia mendebalderantz. Laster aldapan behera joanda igoeran zeharkatu dugun pagadi txikia ikusiko dugu, oraingo honetan ezkerraldean geldituko zaigu. Jarraituko dugu langa pasatu arte eta hemen igoeran erabilidugun bidetik Urtiagainera helduko gara, ibilbidea bukatuz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau