Koordenatuak 482

Noiz igoa 25 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
672 m
82 m
0
3,2
6,5
12,92 km

Bisitak 392, kokapena 22

Nondik gertu Urcuray, Nouvelle-Aquitaine (France)

Makea da mendi honetara igotzeko gehien erabiltzen den abiapountua, baina bada beste bat askoz ezagunagoa eta hau Urkoi herritik ateratzen dena da. ibilbidea erreka zuloaren paraleloan zabaltzen da lehen zatian eta gero, maldan gora jarri eta Iramaldako lepora igo gara. Bertatik erraz ikusten da Urtsuako tontorrera igotzeko jarraitu behar den bidea, hasieran pista zabaletik eta ondoren, belarretan marrazten den xendatik.
Ikusoegiaz gozatu eta gero, Iramalda lepora itzuli gara, baina igotako bidetik jaitsi beharrean gertu ikusi dugun Harrichuriko munikoaren ondotik hedatzen den belazetik aurrera egin dugu. Xendak eta asfaltoa tartekatuz erraz jaitsi gara herrigunera.
Urkoi
Iramalda lepoa
Urtsua
Olhamendi

2 iritzi

  • argazkia Otsondo

    Otsondo 08-jul-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Atzo egin nuen, eguraldi erabat lainotua zegoelarik.
    Berria egunkarian izan nuen ibilbide honen berri. Aspalditik egiteko gogoa nuen baino ez nuen egun egokiena hautatu, ez bainien paisaiaz deus ere gozatu.
    Ez dakit noiz egin zenuen zuk baino orain, basogintzako lanak direla eta, Urkoi herritik Iramaldako leporaino iristen den bidexenda, zati handi batean erabat hondatua dago, logitua eta zakarra.
    Iramalda lepora iritsi nintzenean ibilbidea aldatzea erabaki nuen eta Mokorro lepotik igo nintzen. Itzulera zuk proposatutako tokitik egin nuen. Erran bezala, goiti iristean ez nuen ja ere ikusten ahal bezain fite itzuli beharko dudanaren seinale...
    Itzulerako bidean, Harritxuri munoan, 4-5 balengo pasatu nituen, horietako biek bakarrik pausua zutelarik; bertzeak ireki eta etsi egin behar. Horrek zalantzak sortu zizkidan, eremu pribatutik pasatzen ari ote nintzen baino ezetz pensatzen dut, ez baitzegoen hori adierazten zuen kartelik.
    Gustora ibili nintzen naiz eta deus ez ikusi baino ibilbide erosoa eta errexa iruditu zitzaidan. Baita hair koxkorrekin egiteko ere!
    Milaka eskerrak holako ibilbideak partekatzeagatik!!!!

  • argazkia mikelarri

    mikelarri 08-jul-2019

    Aupa hi!
    Zoritxarrez gure mendien itxura maiz aldatu egin ohi dute. Basogintzaren ustiaketa edo atzaintzaren lanbidearen aitzakian egiten diren basakeriak izgugarriak dira. Badira 3 bat urte ez naizela bide horretatik pasa eta pena ematen dit esaten duzun bezala egotea, oso xenda garbi eta polita baitzen Iramaldaraino igotzen zena, baina seguru ere hor bestelako interes batzuk daudela eta diozun moduan paiasaia aldatu egin dute.
    Eskerrik asko zure oharragatik, kontuan hartuko dut.
    Segi ondo!
    Mikel

Nahi izanezkero edo ibilbide hau