Denbora  2 ordu 27 minutu

Koordenatuak 766

Fecha de subida 14 de abril de 2016

Fecha de realización abril 2016

-
-
331 m
14 m
0
2,4
4,9
9,8 km

Bisitak 1880, kokapena 31

Nondik gertu Usurbil, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Usurbil-Buenavista-Artxubieta-Arratzain-Arratzain mendia(Bordatxo)-Aitzondo-Eluxondo-Olloki-Hilerria-Usurbil.

Mendizorrotz eta Arratzain mendiak osatzen dute Mendizorrotz mendigunea. Iparraldean bata, hegoaldean bestea. Bien artean Artikula mendi lepoa kokatzen da non A8 autopistak banatzen du mendigunea.

Arratzain mendiak gandorra luzea eta basotxua du. Hegoaldean isuri zabala dauka non mendimuinoak luzatzen dira goitik behera Usurbil eta Aginaga aldera Oria errekaraino. Muino hauen arteko sakonetan errekatxoak daude eta kaxkoetan baserriak, belardiak, baratzak eta baxoxkak banatzen dira. Ikuspegi ederrak eta zabalak ikusteko aukera dago: Lasarte, Zubieta, Usurbil, Oria errekaren ibarra, Adarra-Mandoegi eta Andatza mendiguneak eta abar. Arratzain baserrien ingurutik ere Igeldoko eta Donostiako badiatik Aiako harrietarainoko panoramika politak ikus ditzake.

Arratzain gandorreko trabesia ez ezik baserrien arteko asfalto eta porlanezko pistak dira nagusi txango erraz hontan, edonor gauzatzeko modukoa. Panoramika zabal eta edederrak ikusteko paradak. Txoko politak ikuskatzeko bidean zehar baserri giroan murgildurik. Usurbil eta Oria beheko alderdi hau ezagutzeko aukera paregabea azkenik.

PD: mendi bide sare handia dago Mendizorrotz mendigunean eta ibilbide ezberdinak antola ditzakete. Aginaga, Orio , Igeldo eta Donosti aldera besteak beste. Balizatutako bideak dira gehienak. Otordua egiteko tokiak ere non nahi.
Aitzondo
Errepide Lokala
Carretera Local
Artxubieta
Errepide Lokala
Carretera Local
Carretera Local
Carretera Local
Errepide Lokala
Errepide Lokala
Vía Urbana
Olloki

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta