Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 2372 aldiz, jaitsita 116 aldiz
Nondik gertu: Argindegi, País Vasco (España)
Uzturre (730m) mendia Gipuzkoan kokatuta dago, Tolosaldean hain zuzen ere. Gailurrera iritsi baino lehen aurkitu daiteken Tolosaren paisaia ederrarengatik nahiko ospetsua dugu.
Ibarratik irten eta Izaskun alderantz abiatuko gara. Ermitara iritsi bezain laster guk ezkerreko bidea hartuko dugu, marka txuri-horiak jarraituz. Bidexka honek baso tartetik Uzturreko mendilerrora eramango gaitu.
Basotik atera eta gora iristerakoan, erliebean aurrera jarraitzeko bidea hartu ordez, eskubirantz joko dugu, gailurrerantz. Bertan postontzi batzuk eta erpin geodesikoa aurkituko ditugu. Gailurra atzean utzi eta pixka bat beherago, beti ere eguraldiak laguntzen badu, Tolosako bista paregabeak ikusteko lekua omen dago. Guk ordea behelainoa besterik ez genuen ikusi!
Bide horretatik behera jarraituz, berriz ere Izaskunera iritsiko gara.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak