Denbora  5 ordu minutu bat

Koordenatuak 1766

Noiz igoa 29 de abril de 2019

Noiz egina abril 2019

-
-
1.389 m
711 m
0
3,3
6,7
13,31 km

Bisitak 53, kokapena 0

Nondik gertu Vìllafría, País Vasco (España)

Ibilbide zirkular honek Toloñoko mendilerroko bi gailur nagusi lotzen ditu, Villafríatik abiatuta. Bertatik, Arabar Errioxa, Errioxa bera, Arabako mendialdea, eta Demanda eta Urbión mendilerroetako ikuspegi bikainak daude. Bernedoko patroia den San Tirsoren baselizatik eta Guardia eta Lagran lotzen dituen Toro portutik ere igarotzen da ibilbidea.

Gailurrak, igoera ordenean:
- San Tirso (1333 m)
- Peña del León (1389 m)
- Payorredondo (1365 m)

Pasabide aereo batzuk, ezpelak hartutako pasabide estuak eta malkartsuak diren zenbait tarte ditu. Hori dela eta, komenigarria da praka luzeak eramatea eta lurra bustita dagoenean ibilbideari ez ekitea. Dena den, mendian ibiltzeko ohitura duenak ez luke arazorik izan beharko egoera normalean.

Ibilbideak GR-38 eta GR-1arekin komunean ditu zenbait tarte.

Kantsatzeke mendi taldearen irteera batean eginiko ibilbidea.
Erlijio-eraikina

San Tirso baseliza

San Tirso baseliza, gailurrari izena ematen diona
cima

San Tirso (1333 m)

San Tirso. Gailurrean ez du leku askorik. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/139
cima

Peña del León (1389 m)

Gailurra. Erpin geodesikoa dago bertan. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/84
cima

Payorrendondo (1365 m)

Ibillbideko gailur ezezagunena. Ez du ez buzoi ez erpin geodesikorik. Gailurra cairn batek markatzen du. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/14704
Lepoa

Toro mendatea

Guardia eta Lagrán batzen dituen mendatea. GR-38a, Ardoa eta Arrainaren ibilbidea bertatik agertzen da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau