Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 2524 aldiz, jaitsita 29 aldiz
Nondik gertu: Llanspyddid, Wales (United Kingdom)
Aparkalekutik abiatu orduko hasten da Fan Fawr-erako igoera. Ez da urruti dagoen tontorra, baina lehen maldak bere lana dute. Uneoro paisaiaren edertasunak bultzaturik, harriekin egindako lehen mugarrira iritsiko gara. Halere, 300ren bat metro aurrerago erpin geodesikoaren mugarria izango dugu begi aurrean. Zein da puntu altuena? Guk bada ezpada biak ukitu ditugu. Handik Fan Llia mendebaldera eta Fa Fynych iparraldera. Guk bigarrengoaren alde egin dugu eta zuzenean lauren bat kilometroan, aldapa aipagarririk gabe, abiatu gara.
Aipatu, Walesen edozein ibilbide zoruaren egoerak asko zaildu dezakeela nahiz eta hasiera batean erraza iruditu. Askotan ura izaten da belar azpian eta ez atzera, ez aurrera geratu gaitezke ibilbidearen uneren batean.
Fan Fynych tontorrera iritsi aurretik Craig Cerrig-geisiad-etik pasa gara. Natur erreserba omena da mapen baitan. Beste leku batzuetan tontor bezala agertzen da. Dena dela, bertatik pasa beharra dago urruti ez dagoen Fan Fynychera iristeko. Handik bueltan bide ezberdina hartu dugu, Beacons Way hain zuzen ere. Azken bide hau luze egin da.
Bidegunea
Craig Cerrig-geisiad
Gailurra
Fan Fawr Harrien mojoia (Tontorra)
Gailurra
Fan Fawr Mojoi ofiziala (Tontorra)
Gailurra
Fan Frynych (Tontorra)
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak