Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 459

Fecha de subida 1 de junio de 2009

Fecha de realización junio 2009

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
1.880 m
582 m
0
4,8
9,6
19,22 km

Bisitak 3939, kokapena 73

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Aquitaine (France)

XI. mendean: Santagraziko Eliza jaso zen, 1000 urte berantago, AEKko eta Auñamendi elkarteko talde ttipi batek mendi ateraldiko abiapuntutzat hartzea erabaki zuen. Historiaz eta jakintzaz beteko bidea izanen zen derigorrez. Eta hala izan da, alegia. Mendizale, historiazale eta euskal kulturazaleontzat parada zoragarria izan da XX. mendeko Aragoiko Ainaren bidea ezagutzeko, lurpeko ibaiak eta aspaldiko egitarau hidraulikoak eta beraien erabilpenak irudikatzeko (ba al zenekien Kakuetan agertzen den ur urdin sakon hori Ansabere mendigunetik zetorrela, handik hamarkada kilometroetatik?). Xuberoko aspaldiko garaietako bizi aberatsaren seinale ugari gurutzatu ditugu: Uztia oihaneko erraustegietako arrastoak, mugaz haraindiko harremanak espartin industrian, artzaingintzan (Erronkaleko hitzarmena eta mugaz bestaldeko ardibideak) eta abar. Horrez gain gure Pirinioetako biztanle berezi batzuk topatu ahal izan ditugu: ugatza, emazte xuria edo sai zuria, errege milua eta "Pipas" bat, hegalka.

Hegalak, horra gu "Pipasitooi" sorbaldatik atera behar izan zaigun balio haundiko laguntza Lakhura menditontorreraino igateko orduko! Aipatu hegal horiek, zoin izango ziren Euskara baino... Bidea luzea da euskaldunduko gaituen mendien gailurretaraino iristeko. Hala ere Buztanzelai (Nor-Nori-Nork), Atxuria (Nor-Nori), Jara (Nor-Nork) eta Lakhura (Nor-Nori-Nork lehen aldian) gibelean ditugu, eta ibiltzen giren neurrian, oraindik uste baino ainitz gehiago gelditzen direla konturaturik, gogotsu itxaronen dugu datorren erronka: Orimendi (Nor-Nori-Nork subjonktiboan), ekainaren 20an! "Nun gogoa, han zangoa"

1 comentario

  • argazkia Txominesku

    Txominesku 23-oct-2016

    5 izarreko ibilaldia, "ainaren bidea" ezagutzeko parada ezinhobea

Si quieres, puedes o esta ruta