Zailtasun maila   Ertaina

Koordenatuak 485

Fecha de subida 29 de enero de 2017

Fecha de realización enero 2017

-
-
564 m
39 m
0
3,8
7,6
15,26 km

Bisitak 126, kokapena 4

Nondik gertu Biriatou, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Gaur ere, ezin etxean egon mendi aldera jo dugu. Ibardingo gainean eman diogu hasiera gure ibilaldiari eta bertatik Ibardingo lakuraino jaitsi gara. Urtegia eusten duen horma zeharkatu eta xenda polit eta ero batetik Xoldokogaina inguratu egin dugu Kalbarioko ermitara igotzeko. Iparraldeko kostaren ikuspegi paregabeaz gozatu ostean, Xoldokogainera igo gara eta segidan Osingo zelaietan zehar Poiriers leporaino jaitsi gara. GR 10aren marka zurigorriak segituz maldan gora jarri gara Joncs leporaino. Igotzen jarraitu eta bide balizatu utzi dugu Manddale tontorrera igotzeko. Bertatik dagoen ikuspegi zabala ederra da. Lubakien ondotik igaro eta izen bera duen harrespilaren ondotik pasa eta gero, GR 10 era itzuli gara Ibardingo mendatera zuzentzen den azken maldari ekinez.
  • argazkia Xoldoko gaina
Xoldoko gaina
  • argazkia Osingo lepoa
Osingo lepoa
  • argazkia Poiriers lepoa
Poiriers lepoa
  • argazkia Manddale
Manddale
  • argazkia Kalbarioa
Kalbarioa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta