Denbora  4 ordu 14 minutu

Koordenatuak 1323

Noiz igoa 15 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
573 m
165 m
0
3,4
6,9
13,72 km

Bisitak 14, kokapena 0

Nondik gertu Biriatou, Nouvelle-Aquitaine (France)

Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako mugaldean zehar dabilen ibilbidea da hau, Txingudi, Lapurdiko Itsasegia eta Bera inguruetako ikuspegiaz gozatu daitekeelarik bertatik, baita gertu geratzen den Larrunez ere, baina azken honetako antena eta jatetxerik gabe.

Ibilbidea, Biriatuko auzo batean hasten da (aparkalekua dago ibilbidearen hasieran), eta pista erosotik begiralekura doa. Bertatik GR-10a hartu eta Xoldoko gainera igotzen da, ondoren Osingo lepotik Zigorriagara joateko. Bertatik, Manddalerantz jo (Urruñako lurretan sartuz), bertako cromlech-etatik igaro eta Xoldokogaina urtegiko horma gurutzatzen da. Ondoren, pista nagusia utzi, eta Biriaturantz berriz doan bidexka hartuko dugu, kanal baten gainetik doana. Azkenik, Galbario mendira igotzen da, bertako ikuspegiaz gozatu eta puntan dagoen santutegitxoa bisitatzeko autora itzuli aurretik. Beste alternatiba bat da Biriatuko herrigunetik bertatik hastea.

Tontorrak igoera ordenean:

- Xoldoko Gaina (486 m)
- Zigorriaga (549 m)
- Manddale (573 m)
- Galbario (276 m)

Ibilbidea Biriatu eta Urruñako lurretatik igarotzen da, baita Berarekin duten mugan zehar ere. Zigorriaga eta Manddale inguruetan agerikoak dira mugarriak (8.etik 10.era ikusiko ditugularik).

Natur ondareaz gain, Manddaleko tontorrean ikus daitezkeen Baionette-ko Gotorlekuaren aztarnak (izar formadun gotorlekua) eta Manddaleko magalean dauden cromlech-ak dira aipagarrienak.

Iturririk ez dago ibilbide osoan.

Kantsatzeke mendi taldearekin egindako irteera.
Eperren Arroka izena darama begiratoki honek. Txingudi eta Lapurdi Itsasegia ikusten dira bertatik
Biriatuko mendia. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/1703
Biriatu eta Bera artean dagoen mendia. Espainia eta Frantzia arteko muga markatzen duen 8. mugarria dago bertan. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/2841
Urruña eta Bera artean dagoen mendia. Baionnete gotorlekuaren aztarnak daude bertan, trintxera modura ikusten diren izar formarekin. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/1140
Manddaleko magalean dauden Cromlech-ak. Atsedenalditxoa egiteko leku paregabea.
Urtegiko presa gainetik igarotzen da ibilbidea.
Galbario mendia. Tontorrean santutegi txikia eta gurutze handia ditu. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/1704

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau