Koordenatuak 97

Noiz igoa 15 de octubre de 2018

Noiz egina octubre 2018

-
-
363 m
301 m
0
0,6
1,3
2,56 km

Bisitak 37, kokapena 0

Nondik gertu Bozate, Navarra (España)

Ibilbide oso erraza eta aproposa umeekin egiteko.
Autoak argi eta garbi iragarrita dagoen aparkalekuan utzi behar dira, Erratzuko kanposantuaren ondoan, Gorostapalon autoak uzteko tokirik ez baitago.
Itzulerako bidean joandako bera erabili dugu, baina beste aukera da Iñarbegiko zubitik Iñarbil auzora joatea eta handik aparkalekura (ibilbide honetan azaltzen den bezala: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=18015).
Ibilbidea egin genuenean elurra zegoen ez oso urrun, eta urjauziak ur asko botatzen zuen. Erreka ere oso betea zegoen eta urjauzira hurbiltzeko ez zen erraza. Horrelako baldintzetan umeekin bukaera horretan kontuz ibili behar da, bidea labainkorra delako.

Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xorroxin_ur-jauzia
"Xorroxin ur-jauzia Nafarroa Garaiko Erratzu (Baztan) herriko Gorostapalo auzoan dagoen ur-jauzia da. Ur-jauzi hau Iñarbegi errekaren ibilbidean aurkitzen da; erreka hau Baztan edo Bidaso ibaiaren iturburuetako bat da. 125 metroko desnibela du.
Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan beheruntz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.
Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu."
Iturria
Bidegurutzea
Zubia
Bidegurutzea
Bidegurutzea
Bidegurutzea
Bidegurutzea
Aparkalekua
Xorroxin

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau