Otalorea

Koordenatuak 160

Fecha de subida 10 de julio de 2017

-
-
387 m
307 m
0
1,3
2,6
5,13 km

Bisitak 534, kokapena 1

Nondik gertu Bozate, Navarra (España)

Nafarroak gordetzen dituen ingurune naturalen artean, nabarmentzekoa da Xorroxingoa. Baztan errekaren iturburua da, geroago Bidasoa izena hartuko du. Urjauzi polita dago bertan. Erratzuko Gorostapolo auzotik doan mendi bidetik irits daiteke bertara, ongi seinaleztatua dago bertaraino. Ibilbide ezaguna da, jende asko ibiltzen da, eta nahi izanez gero, beste hainbat ibilbiderekin bat egiten duena. Erratzun, Gorostapolo aldera doan bidean, eskolen ondoko aparkalekuan utzi behar da autoa. Eta handik, errepidez oinez abiatu: urjauziraino 2,4km daude.

Gorostapolora iritsi orduko, sarreran dagoen ermita baten ondoko bidetik ezkerrera hartuta abiatzen da. Lehen zati gehiena pistaz egiten da. Pago, haritz eta hurritz ugari daude bidean. Bide itzaltsua da. Garai bateko lanbideei lotutako azpiegiturak ere ikus daitezke bidean.

Bideari jarraituz, bidegurutze batera iritsiko gara. Bietatik leku berera iritsiko gara, baina errekaren alde banatara. Horregatik, hobe da ezkerrera edo gora doan bidea hartzea, hala urjauziaren oineraino iritsiko gara.

Mendiko xendari jarraituz, berehala jetsiko gara berriro erreka ondora. Egurrezko zubira iristean, gutxi gelditzen da urjauziraino. Lau metroko altuera du Xorroxingo urjauzi ederrak.

Itzuleran, ibaia zeharkatu eta ibaiaren beste ertzetik itzuliko gara. Uraren emariaren arabera, noski.

Bide honetatik, ibai ertzari jarraituz, zubi batera iritsiko gara. Hura zeharkatzean, lehengo bidearekin bat egingo dugu.

Itzulerakoan Gorostapolo auzoa bisita dezakegu.
Lau metroko altuera du Xorroxingo urjauziak. Bidasoa ibaiaren iturburua da, Baztan ibaiaren izena hartuko du hasieran.
Erratzuko auzoa da Gorostapolo, Baztan eta inguruetan den auzorik ederrenetako bat.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta