Denbora  5 ordu 32 minutu

Koordenatuak 1974

Noiz igoa 29 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
516 m
135 m
0
5,9
12
23,64 km

Bisitak 2, kokapena 0

Nondik gertu Goierri, País Vasco (España)

Urtero, Okango auzoko San Migel jaietako igandean, 7:30etan abiatzen den martxa batek lotzen ditu Berrizko baseliza guztiak (baita Mallabiako bat ere). Aurten, martxa honek 25. urteurrena ospatzen du.

Orokorrean, urtero ibilbideak aldaketa gutxi izaten du. Okangoko San Migelen hasi, Olabe auzoan zehar, kaltzadatik hilerrira eta parrokiara jaitsi egiten da. Ondoren, Sallobenten zehar, Trabakurako bide zaharretik, Lariz ondotik igarota Mallabiako Zengotita auzora igotzen da. Gero, Betzuen baserri azpitik, basoan ezkutatuta dauden San Kristobal Txiki eta Urdaiaga (Urdaixa) bisitatzen dira. Andikoara jaitsi, eta Eituan eta Olakuetan zehar, Murgoitiora igotzen da ibilbidea, eguneko azken baseliza, San Juan, bisitatu eta ostera hasierako puntura joateko.

Ibilbidearen zati handi bat asfaltutako bideetatik egiten da, gainontzekoa, pistan. Ibilbideak tarte batzuetan GR 229arekin (Mikeldi, Durangaldeko bira) bat egiten du.

Urtean zehar, askotan Murgoitioko San Juanetatik Zabaleetarako igarobidea itxita egon ohi da, eta bidea oso zikin. Gomendagarriagoa da pixka bat gorago egin eta ur depositotik behera egitea, Uribera.

Iturriak:
- San Migel baselizaren ondoan, Mendipe baserrian
- Berrizen, parrokia ondoan.
- Andikoa
- Olakueta

Baselizak:
- San Migel (Okango)
- San Joan Ebanjelariaren parrokia (Berriz)
- San Lorentzo (Sallobente)
- San Juan (Zengotita, Mallabia)
- San Kristobal Txiki
- Urdaiagako (Urdaixako) Asentzio
- Andikoako parrokia (Andikoa)
- San Pedro Txiki (Eitua)
- San Fausto (Eitua)
- San Antonio (Olakueta)
- San Juan (Murgoitio)
Erlijio-eraikina

San Migel (Okango)

Okango auzoko baseliza
Erlijio-eraikina

Hilerria

Berrizko hilerria
Erlijio-eraikina

San Joan Ebanjelariaren parrokia

Berrizko parrokia nagusia
Erlijio-eraikina

San Lorentzo (Sallobente)

Sallobente auzoko baseliza. Trabakurako bidearen ertzean dago.
Erlijio-eraikina

San Juan (Zengotita, Mallabia)

Mallabiako Zengotita auzoko baseliza. Osmagain mendiaren magalean dago kokaturik.
Erlijio-eraikina

San Kristobal Txiki

Oizerako bidean, Besoita auzoaren gainean dagoen baseliza
Erlijio-eraikina

Urdaiagako (Urdaixako) Asentzio

Sarria auzoko baseliza. Oizpean dago kokaturik, nahiko isolatuta.
Waypoint

Andikoa

Berrizko auzoa. Eliza dago bertan. Martxako atsedenaldia bertan egiten da, hor batzen baitira martxa laburra eta luzea.
Erlijio-eraikina

San Pedro Txiki (Eitua)

Eitua auzoko baseliza.
Erlijio-eraikina

San Fausto (Eitua)

Eitua auzoko baseliza. Egun, Eituko industrigunearen erdian dago kokaturik.
Erlijio-eraikina

San Antonio (Olakueta)

Olakuetako baseliza, auzoaren behealdean kokatua, bide ertzean.
Erlijio-eraikina

San Juan (Murgoitio)

Murgoitio auzoko baseliza. Barbakoa pare bat daude ondoan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau