• argazkia Eskibel
  • argazkia bidegurutzea
  • argazkia bidegurutzea
  • argazkia bidegurutzea
  • argazkia azken bidegurutzea

Denbora  ordu bat 2 minutu

Koordenatuak 3734

Fecha de subida 12 de noviembre de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
979 m
548 m
0
1,7
3,4
6,76 km

Bisitak 15, kokapena 0

Nondik gertu Armentia, País Vasco (España)

Armentiako basoan murgiltzeko autoen aparkalekua
Eskibelgo baserriak zeharkatu ostean ate metaliko batetara iristen da bidea eta bertan bi bide dituen bidegurutze bat dago, proposaturiko ibilbidea egiteko eskuineko bidea hartu behar da. Hasiera batean apenas maldarik ez du bideak baina aurrera egin ahala zertxobait aldapatsuagoa bihurtzen da
Bidean aurrera egin ahala bidegurutze berri bat dago, kasu honetan ezkerreko bidea hartu behar da. Aipatu beharra dago urteko zatirik handienean lehorra egoten dela eta beraz erraz zeharkatu daitekeela, baina neguko partean egun euritsuen ostean lokatza askorekin topo egin daiteke bidean aurrera egitea nabarmenki zailtzen duena.
Eskuinetara jo behar da. Bidegurutze honetatik aurrera aldapa nabarmen gogortzen da, eta horrela irauten du gorago aurkitzen den pagadia zeharkatu arte.
Pagadian sartu aurreko azkenengo bidegurutzea da. Hemen eskuinetara jo behar da eta segituan, metro gutxiren bueltan bidea pagadi eder eta aldapatsu batetan murgiltzen da
Behin pagadia atzean utzita oinezko bideak gailurrera doan errepidearekin bat egiten du gailurretik metro gutxira, puntu honetatik gailurreko instalazioak aurrez aurre ikus daitezke. Puntu honetan errepideko bidea jarraitu beharrean eskuinetara kartel baten bitartez seinalaturik dagoen bidezka jarraitu behar da

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta