Denbora  41 egun 15 ordu 59 minutu

Koordenatuak 466

Fecha de subida 23 de junio de 2014

Fecha de realización junio 2014

-
-
258 m
170 m
0
1,9
3,7
7,48 km

Bisitak 2522, kokapena 54

Nondik gertu Zaldibia, País Vasco (España)

Zaldibia, Urtsuerreka eta Amundarainerreka errekek zizelkatutako ibarretan kokatzen da, Aralar mendilerroaren iparraldeko magalean. Industria heltzearekin bertako eguneroko jarduerak metamorfosi itzela pairatu bazuen ere, Zaldibia lurrari, mendiari eta hauek eskaintzen dituzten baliabideei oso lotuta egon da. Gizaldi askotan berauek izan dira, lan neketsuen ondorioz, herritarren sostengu.

Zaldibia se encuentra en el valle esculpido por los ríos Urtsua y Amundarain, en la falda norte de la sierra de Aralar. Aunque con la llegada de la industrialización la actividad diaria sufrió una metamorfosis enorme, la localidad de Zaldibia ha estado siempre estrechamente ligada a la tierra, las montañas y a los recursos naturales. Durante años, y tras un arduo trabajo, han sido sustento de la población local.

Aralarko sarrera nagusienetarikoa da Zaldibiakoa, bertatik erraz sartzen da Aralarko mendigunera, besteak beste Enirioko galtzadan zehar.

Zaldibia es una de las entradas principales de Aralar, ya que desde aquí se accede a las montañas de Aralar por la calzada de Enirio.

Gipuzkoako barnealdeko Goierri eskualdean kokatutako 1.500 biztanle inguruko Zaldibia deritzan udalean barrena hedatzen da ibilbidea.

El recorrido se extiende a lo largo de Zaldibia, localidad del interior de Gipuzkoa situada en el Goierri que tiene una población de 1500 habitantes.

Zaldibiko erdigunetik abiatzen da proposatzen zaizun ibilbidea, herriko udaletxea eta XII. mendedanik baden Santa Fe elizaren artean dagoen plazatik hain zuzen. Amundarainerrekaren ibilguari kontrako norabidean heldu eta baserri, soro eta larreez osatutako landa ingurune zoragarrian egingo dugu bidea Arkaka deritzan gunera iritsi arte.

El recorrido parte del centro de Zaldibia, desde la plaza situada entre el ayuntamiento y la iglesia del siglo XII, santa Fe. Cogeremos el sentido del rio Amundarain pero en dirección contraria, y pasaremos por un entorno rural precioso rodeado de huertas y caseríos, hasta llegar a Arkaka.

Oso ibilbide erosoa duzu. Ibilbidearen 7,4 Km-ak asfaltaturik dituzu, beraz, haurren kotxeekin, bizikletan eta oro har familia giroan egiteko senderismo aukera bikaina eskaintzen zaizu.

El recorrido es muy cómodo. Se trata de una calzada asfaltada de 7,4 km por lo que es una ruta que se puede hacer con el carro del los niños y toda la familia.

Errekaren nagusitasunak oso paisai berezia eskainiko dizu. Landaretza oso baldintzaturik dago errekak eskaintzen dizkion baliabideei. Bidean aurkituko ditugun, altzadi, sahats, lizar, sastrakadi eta abarrek ibar-basoa sortzen dute.

La importancia del río, te ofrecerá un paisaje muy especial. La flora está condicionada por su proximidad al río. Los sauces, fresnos, matorrales y etc. forman un bosque fluvial.

Dena den, gizaldietan inguru hauetako herritarrek beren beharretara egokitu dute paisaia. Bidean zehar, baserriak, landatutako lurrak, zubi, errota, presa eta kanalak topatuko ditugu. Gaur egun guzti hauen ustiapenak behera egin badu ere hain urrun ez dugu iragan baten testigu dituzu.

No obstante, los habitantes de la zona han adaptado el terreno a sus necesidades. Durante todo el camino nos encontraremos con caseríos, tierras cultivadas, puentes, molinos, presas y canales. Aunque la explotación de los últimos años haya bajado, son testigos de un pasado no tan lejano.

Zaldibiako beste aldera joko dugu Kixkurgune ezagutzeko. Larraitz-Abaltzisketara doan GI-2133 errepidea hartuko dugu Zaldibin bertan 3 Km eskaseko bidea egiteko.

Nos dirigiremos hacia el otro lado de Zaldibia para conocer Kixkurgune. Cogeremos la carretera GI-2133 que va a Larraitz-Abaltzisketa en Zaldibia para recorrer apenas 3 kilómetros.

Kixkurgune Goizane eraikinean kokatzen da. Landa jarduerei bideratutako instalakuntzak dira eta egungo azpiegitura eta teknologia beharrei aurre egiteaz gain, nekazaritza, abeltzaintza eta oro har landa aktibitatea ezagutarazi eta duintasunez gure gizartean duen lekua emateko saiakeran aritzen da.

Kixkurgune se encuentra en el edificio Goizane. Se trata de un edificio que alberga instalaciones y servicios del primer sector que además de dar solución a problemas tecnológicos y de servicios, se dedican a dar a conocer la actividad agrícola y ganadera con dignidad, para que el sector primario tenga el lugar que se merece en nuestra sociedad.

Kixkurgunek gure lurraldeko baserrietan ekoizten diren kalitatezko eta maitasunez egindako produktuak eskaintzen dizkizu: gazta, txerriki, ezti eta abarrak. Berauek dastatzeko jatetxe zerbitzua ere badu.

En Kixkurgune podremos adquirir productos producidos en nuestros caseríos y nuestras tierras: queso, derivados del ganado porcino, miel y etc. Para poder degustar dichos productos, disponen de un restaurante.

1.-0m. 165m. Aralar Parke Naturalean eta mendien magalean dagoen Zaldibia herritik abiatzen da ibilbidea. Herrigunean, udaletxe eta elizaren arteko plazan beharrezko ditugun guztiak hartu eta bideari ekingo diogu. Etxe artean lehenik, errekaren ibilguaren kontra, eskuinerantza zubia gurutzatu eta marka zuri, gorri eta berdeak jarraitu.

0m. 165m, Partimos de la localidad de Zegama, situada en las faldas de las montañas y en el Parque Natural de Aralar. Cogeremos todo lo necesario en la plaza del pueblo situada junto a la iglesia y el ayuntamiento y comenzaremos el camino. En primer lugar entre casas, en sentido contrario al curso del rio después, giraremos hacia la derecha pasando un puente y siguiendo las marcas rojas, verdes y blancas.

2.-370m. 170m. Amundarainerreka gure ezkerretara dugula eta herriko ikastetxea atzean utzita, Olano parkea gurutzatuko dugu. Landare anitzez eta jolas-lekuz osaturiko gune atsegin hau lasaitasunez gozatzen dute zaldibitarrek.

370m. 170m. Con el rio Amundarain a nuestra izquierda y tras dejar atrás el colegio, cruzaremos el parque Olano. Los Zaldiitarras disfrutan de este lugar con muchas plantas y lugares de juegos en sus ratos libres.

3.-590m. 173m. Olano parketik irtetean errepide batekin egingo dugu topo Olalde deritzan baserriaren kontran. Zubia igaro eta Ola eta Olakoerrota etxeen atarietatik gora Arkakara doan GI-3781 errepidea topatuko dugu. Eskuinerantz hartu eta errepidearen hertzetik jarraituko diogu bideari.

590m.173m. A la salida del parque nos encontraremos con una carretera, junto al caserío Olalde. Tras pasar el puente y pasar junto a los caseríos Ola y Olakoerrota, nos encontramos con la carretera GI-3781 que se dirige a Arkaka. Giraremos hacia la derecha y continuaremosel camino por la esquina de la carretera.

4.-1020m. 176m. Errepidea albo batera utzi, eskuinean ageri zaigun zubia gurutzatu eta Unanubieta baserriaren aldamenetik jarraituko dugu.

1020m. 176m. Tras dejar la carretera a un lado, cruzaremos el puente que tenemos a la derecha y continuaremos pasando junto al caserío Unanubieta.

5.- 1300m. 184m. Kontuz puntu honetan! Bide zabalak zuzen eta gorantza egiten badu ere, guk hartu beharrekoak errekaren hertzetik jarraitzen du. Jarraitu markak, ezkerretara beraz!

1300m. 184m. Cuidado en este punto! Aunque el camino evidente continúa recto y hacia arriba, nuestro camino a seguir se encuentra pegado al rio. Por lo tanto, sigue las marcas a la izquierda!

6.- 1800m. 183m. Bidean aurrera goazela, Zubieta errotarekin topatuko gara. Errekak eskaintzen dituen baliabideak garai batean nola erabiltzen ziren jabetzeko adibide da. Bisitatu ezin daitekeen arren, multzo hidraulikoa ikus daiteke: presa, kanala, aldaparoa eta errota.

1800m. 183m. Avanzando por el camino, nos encontraremos con el molino de Zubieta. Sirve de ejemplo para comprender como se utilizaban antaño los recursos naturales. Aunque no se puede visitar, se puede observar su conjunto hidráulico: presa, canal, acequia y molino.

7.- 3100m. 210m. Errekari lotuta baserri eremu paregabean murgilduta goaz. Landa ingurune zoragarri hauek beste garai bateko bizimoduen islada biziak dira, nahiz eta egungo beharretara egokituak egon. Horren adibide da parez-pare dugun Lazkaoetxe nekazalturismo baserria.

3100m. 210m. Junto al rio, nos sumergimos ahora en un entorno de caseríos preciosos. Este entorno rural es una clara muestra del estilo de vida de una época pasada aunque hoy en día se han tenido que amoldar a las necesidades existentes. Muestra de ello, el Agroturismo y restaurante Lazkaoetxe que nos encontramos en frente.


8.- 3590m. 205m. Arkakako Zentraleko multzo hidraulikoko ur-lamina duzu aurrean. Zentralak erabilitako urak pilatzen ditu eta ondoren errekara bideratu modu konstantean errekaren kaudalaren gorabeherak ekiditeko. Egun atseden-gunea eta arrantza eskola dira baita.

3590m. 205m. Estamos frente a la lámina de agua del conjunto hidráulico de Arkaka. Alberga las aguas utilizadas por la central para posteriormente soltar constantemente esta agua al rio y no crear así alteraciones en el caudal. Hoy en día es un merendero y escuela de pesca.

9.- 3700m. 217m. Caf enpresaren Zentral Hidroelektrikoaren instalakuntzak dituzu hauek.
3700m. 217m. Instalaciones de la central hidroeléctrica de CAF.

10.- 7400m. 165m. Zaldibira itzuliko gara lehen etorritako bide berdinetik.
7400m. 165m. Volveremos a Zaldibia por el mismo camino recorrido.
Hirigunean ere bada zer ikusi. Plaza nagusian, udaletxeareneraikin ederra eta XVI. mendeko Santa Fe eliza gotikoa gailentzen dira. XIII.mendeko bataiarria dago tenplu horretan. Kale estu batek zeharkatzen duelizaren inguruan antolatuta dagoen herrigunea. Albitxu, Kanpandegi eta KarreraEnea etxeak eta Zubiaurre baserria dira bertako eraikinik azpimarragarrienak - Adentrándonos en el centro urbano, en la plaza mayor delmunicipio, descubriremos el hermoso edificio de la casa consistorial y laiglesia gótica de Santa Fe del siglo XVI, que alberga en su interior una pilabautismal que data del siglo XIII. El propio casco urbano se extiende en lasinmediaciones de la parroquia, cuyos edificios más destacados son las casasAlbitxu, Kanpandegi, Carrera Enea y el caserío Zubiaurre.
Urmaelaren inguruan dugu merenderoa - El merendero esta alrededor del estanque.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta