txantxa

Denbora  2 ordu 13 minutu

Koordenatuak 1060

Fecha de subida 16 de mayo de 2015

Fecha de realización mayo 2015

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
421 m
77 m
0
2,8
5,5
11,08 km

Bisitak 2688, kokapena 108

Nondik gertu Zamudio, País Vasco (España)

Zamudio-Berreaga-Zamudio

XABI'RI // A XABI

Berreaga mendirako igoera Zamudiotik. // Ascensión al monte Berreaga desde Zamudio.

Berreaga mendirako igoera, 11 kilometro inguruko ibilbidean, aurrez emoten duena baino askoz ederragoa. Zailtasun handirik ez deko, baie bai ordea landare asko eta ederrak. Gezurra emon arren, bidegorrie bukatzen denetik ohianean sartzen zarela emoten deu. Animali askoren arrastoak ikusten dira be eta, segun eta ze ordutan, haiekaz topetako aukera badau.
//
Ascensión al monte Berreaga en un recorrido de unos 11 kilómetros, mucho más bonito de lo que a priori parece. No tiene ninguna dificultad, pero si, en cambio, muchas y preciosas plantas. Aunque parezca mentira, desde que termina el bidegorri da la sensación de que te adentras en la selva. También se observan numerosas rastros de animales, con los que, según a que horas, cabe la posibilidad de encontrarse.

Urbasa jatetxearen ondoko bus geltokian hasten da Berreaga mendi egotzeko ibilbide hau. Urbasari begire ezkerretik doan aldapatik jetsiko gara futbol zelai txikirako bidean, Artea-errota hotela be ezkerretik inguratzeko. Asua ibaiaren gaineko zubitik igaro baino lehen, futbol zelaiko parkinetik igaroko gara, non autua utz dezakegun ibilbidea hametik hastekotan. Honaino jeisten etorri bagara be, hametik aurrera igotzen hasiko garela esan dezakegu.
//
Este recorrido de ascensión al monte Berreaga comienza en la parada del bus que hay al lado del restaurante Urbasa. Mirando al Urbasa, bajaremos por la cuesta de su izquierda para, de camino al campo de futbol pequeño, rodear el hotel Artea-errota también por la izquierda. Antes de cruzar el rio Asua por el puente, pasamos por el parking del campo pequeño, donde podemos dejar el coche en caso de empezar aquí la ruta. Si hasta aquí hemos venido bajando, se puede decir que aquí mismo empieza la subida.

Danoz erreka ezkerrean dekogule, polikiroldegia zein futbol zelai handie eskuman utziz, zuzen goaz Iparrekialderantz (NEpN runboagaz) asfaltozko bidetik, Errekaondo jatetxearen ondoan dagoen plazatxoraino, Plaza Gorrie alegia.
//
Caminando con el arroyo Daños a la izquierda vamos recto hacia el Noreste (rumbo NEpN), dejando el polideportivo y el campo de futbol grande a la derecha, hasta llegar a la placita que hay al lado del restaurante Errekaondo, la Plaza Roja.

Hamen errepide txiki bat gurutzatu bi da (0’750 KM), bidegorritik jarraitzeko runbo berean. Bidegorri bera asfaltozkue da be, baie gorriz margoztute. Dena den, haren inguruetatik oin dala bi hamarkada t'erdi landatu zituzten arbolek eta bestelakoek, zein Parke teknologikue bertan ezarri aurretik bizirauten duen erriberako landaretzak be, Berreaga mendirako ibilaldi hau edertzen deurie.
//
Aquí hay que cruzar una pequeña carretera (0’750 KM), para seguir por el bidegorri con el mismo rumbo. El propio bidegorri también es de asfalto, pero pintado de rojo. De todos modos, las plantas que plantaron en sus alrededores hace dos décadas y media, así como la vegetación de rivera que sobrevive desde antes de la implantación aquí del parque tecnológico, embellecen esta marcha hacia el monte Berreaga.

Bidegorriko lehenengo zati hau errepide baten azpian igarotzen da hasi bezain pronto, apurke apurke igotzen hasteko. Aldapa gogor baten ostean errepide bat gurutzatu bi da (1’280 KM), eta bihurgune itxi bat dau bertan. Kontu handiz ibili bi da seguru gurutzatzeko. Gero bidegorriko bigarren zatiari ekingo diogu, landatutako landare artean.
//
Este primer trozo del bidegorri pasa por debajo de una carretera nada más empezar, para comenzar a subir poco a poco. Tras una fuerte cuesta hay que cruzar una carretera (1’280 KM), que tiene cerca una curva cerrada. Hay que andar con cuidado para cruzar con seguridad. Seguimos por el segundo trozo del bidegorri, entre plantas de jardín.

Bidegorriko bigarren zati hau bukatzean (1’6 KM) inguruko landaretza erabat aldatzen da. Horren lekuko asfaltoa bukatu baino apur bet lehenau be dauzen haritzak (Quercus robur) dira. Hametik aurrera haritzak zein lizarrak (Fraxinus excelsior), haltzak (Alnus glutinosa), gorostiak (Ilex aquifolium), iratze ezberdinak eta bertoko landare asko izango doguz lagun. Hori bai, oso baso txikie da, luzea baino estue, alde batetik pinuek (Pinus radiata) eta beste aldetik eukaliptuek (Eucaliptus globulus (edo nitens)) inguratzen deurielako.
//
Al acabar este segundo trozo de bidegorri (1’6 KM) la vegetación cambia por completo. Como ejemplo sirve el grupo de robles (Quercus robur) que hay incluso antes de terminar el asfalto. De aquí en adelante robles, fresnos (Fraxinus excelsior), alisos (Alnus glutinosa), acebos (Ilex aquifolium), diferentes helechos y muchas otras plantas autóctonas nos acompañaran en nuestra marcha. Eso si, es un bosque muy pequeño, largo pero estrecho, dado que esta rodeado por un lado por pinos (Pinus radiata) y por el otro por eucaliptos (Eucaliptus globulus (o nitens)).

Gezurra dirudi bailara honetan, lantegietatik hain gertu, baserriek, belardiek, goi tentsioko azpiegiturek, errepideek, pistek zein zuhaitz-landatzeek inguratute, holako leku xarmantak aurkitzea. Bertoko animali zein landareentzako oasiak dira eta alde horretatik kriston garrantzia deurie holako lekuek. Urkiola, Gorbea edota Urdaibai ez ezik, holako lekuek babespean jarri beharko lirateke, animaliek alde batetik bestera mugi ahal izateko eta flora autoktonoak landare inbaditzaileen eraso aseezinetatik babesteko uharteak izan ditzala. Bestela, gaur egun ikusten doguzen animaliak, hala nola arranoak, belatzak, ogigaztaiak, hontzak, mozoiloak, urtxintxak, eperrak, kataginetak, tejoiak, igelak, apoak, sugeak, miruak zein karraskariak hemendik desagertuko dira. Eta landare askoren kasuan, antzeko zerbait gertatuko da.
//
Parece mentira encontrar en este valle, tan cerca de las fábricas, rodeado por caseríos, prados, infraestructuras de alta tensión, carreteras, pistas y/o por plantaciones de árboles, lugares encantados como éste. Estos lugares son oasis para la fauna y flora autóctonas y por ello muy importantes. Además de Urkiola, Gorbea y/o Urdaibai, se debería proteger estos lugares para que los animales pudieran moverse de un lugar a otro y para que la flora autóctona tuviera islas donde refugiarse del voraz ataque de las plantas invasoras. De lo contrario, animales que hoy vemos como aguiluchos, cernícalos, comadrejas, lechuzas, búhos, ardillas, sorda o becadas, ginetas, tejones, ranas, sapos, culebras, milanos o roedores desaparecerán de este lugar. Y en el caso de muchas plantas, pasará algo parecido.

Bidegorritik harri txikiko pistatik goaz (1’7 KM), aldapan gora hasieran, nahiko lauan aurrerago. NEpN runboagaz goaz, baie apurke apurke bideak Iparrekialderantz (NE) jotzen deu. Pistatik eingo dogun zati hau hurrengo gurutzean ezkerrera hartu arte, basotik ein ahal da Danoz errekaren paretik. ...askoz bide xarmantagoa
//
Del bidegorri seguimos por la pista de piedrilla (1’7 KM), cuesta arriba al principio, más llano después. Vamos rumbo NEpN, pero poco a poco el camino gira a NE. Este tramo que haremos por la pista hasta coger a la izquierda en el próximo cruce, se puede hacer por el bosque junto al arroyo Daños. ...un camino mucho más encantador.

Urteeratik 2’4 kilometrotara T itsurako gurutze batera heltzen gara, non ezkerrerako bidea hartzen dogu. Iparrerantz goaz oin, runbo Norte. Berreaga mendiko lehenengo aldapak igotzen hasiko gara.
//
A 2’4 Kilómetros de la salida nos encontramos con un cruce en T, donde cogemos a la izquierda, rumbo Norte. Comienzan las primeras rampas del monte Berrreaga.

80 bat metro aurrerago beste gurutze batera heltzen gara, hau Y itsurakoa. Harri txikiko pista eskumatik doa, gogor aldapan gora. Ezkerrera doan Lur buztintsuzko pista, aldiz, lasaiago igotzen da. Gu ezkerretik goaz, Berreaga mendire.
//
80 metros adelante llegamos a otro cruce, éste con forma de Y. La pista de piedrilla va por la derecha, subiendo fuerte. La de tierra arcillosa que va por la izquierda, en cambio, sube más suave. Seguimos por la izquierda, hacia el minte Berreaga.

350 metro aurrerago beste gurutze bat dau, X itsurakoa. Eskumara joko dogu, pistatik bidetxo batera pasatuz. Lehenengo zati honetan, bidetxo hau nahiko polite da be. Bidetxoa ezkerrera jo baino apur bet lehenau 3 kilometro bete dira hasi garenetik.
//
350 metros más adelante hay otro cruce, con forma de X. Tiramos a la derecha, pasando de la pista a un sendero. Este primer trozo del sendero también es bonito. Poco antes de que el sendero gire a la izquierda se cumplen 3 kilómetros desde la salida.

200 metro aurrerago T itsurako beste gurutze batera heltzen gara. Eskumara joango gara berriz ere. Bidea ezkerrerantz egiten duenean, runboa Ekialdeko Iparrekialdetik (NEpEtik) Iparriparmendebaldera (NNOra) aldatuz, goi tentsioko kable azpian sartzen da, kriston inklinazioa duen aldapan gora, 180 metrotan. Bukaezina dirudi…
//
200 metros adelante llegamos a otro cruce en forma de T. Otra vez tiramos a la derecha. Cuando el camino gira a la izquierda, de rumbo NEpN a NNO, entra bajo los cables de alta tensión, cuesta arriba con una inclinación criminal, durante unos 180 metros. Parece que no acaba nunca…

(3’6 KM) Aldaparen goikaldera heltzeagaz batera goi tentsioko kablepetik ateratzen gara. Apur bet aurrerau hormigoizko pista leun batera sartzen gara.
//
(3’6 KM) Al llegar a lo alto de la cuesta, salimos de debajo de los cables. Al mismo tiempo, entramos en una pista llana de hormigón.

50 metro aurrerago Y itsurako gurutze bat dau. Eskumatik doa gure ibilbidea, hormigoizko pista leun batetik, apur bet beherantz doana. Baie ezin dogu Berreaga mendira igo San Bartolome baselizan gelditu barik, ta baselizeraino joateko ezkerreko bidea hartzen dogu, hormigoizkoa hau be, ondo jeisten dana.
//
50 metros adelante hay otro cruce en forma de Y. Nuestra ruta va por la derecha, por una pista de hormigón llana, que desciende un poco. Pero no podemos subir al monte Berreaga sin parar en la ermita de San Bartolomé, y para llegar a la ermita cogemos el de la izquierda, también de hormigón, que baja bien.

(3’7 KM) San Bartolome baselizan gauz, behar izan ezkero, leku ona atsedena iteko. Hametik aurrera jarraituko dogu, ez gara jeitsi garen bidetik igoko. Basotik doan bidetxoa oso argi ikusten da baselizatik, ta hortik urtengo gara pistara.
//
(3’7 KM) Estamos en la ermita de San Bartolomé, que de necesitarlo, es buen lugar para descansar. De aquí seguiremos adelante, no subiremos por donde hemos bajado. Desde la ermita se ve muy claro el sendero que va por el bosque, y por ahí saldremos a la pista.

Esandakoa! Basoa gurutzatuz bagoaz baselizatik eta 50 metro aurrerau pistara ataratzen gara. Hormigoizkoa izan arren ez da oso zati handie, beherantz doa apur bet eta eroso ibiltzen da. Pistara urten eta 200 bat metrotara txabolatxu bet dau bidearen ezkerraldean, …nitzako gura nukeena! 100 metro aurrerago baesrri bet dau eskumaldean. 4 kilometro in doguz jada, Berreaga mendirako txango hau hasi ginenetik.
//
¡Lo dicho! Nos vamos de la ermita por el bosque y tras 50 metros salimos a la pista. Pese a ser de hormigón no es mucho trozo, baja un poco y se hace cómoda. A unos 200 metros de salir a la pista hay una txabola a la izquierda del camino,… ¡que ya la quisiera para mí! 100 metros después hay un caserío a la derecha. Llevamos ya 4 kilómetros desde que comenzamos esta salida al monte Berreaga.

Baserriaren aurrekaldetik igarotakoan hormigoia asfalto bilakatzan da. 15-20 metro baino ez dogu in behar asfaltotik, ordea, baserriaren ezkerraldean dagoen harrizko txabola baten atzetik eskumara jo ta, igotzen dan bidetik, jarraitu behar dogu ta.
//
Al terminar de pasar por delante del caserío el hormigón se convierte en asfalto. Sin embargo, sólo andaremos 15-20 metros por el asfalto, ya que tenemos que girar a la derecha por detrás de una txabola de piedra que hay a la izquierda del caserío y seguir por un camino que sube.

Bidea hasi ta 40 bat metrotara ezkerrera iten deu, beste 30 metro in ostean eskumara jotzeko. Zigi-zagan igotzen da bidea hurrengo 800 metrotan, inklinazio dexenteagaz. 3. eta 4. luzeen artean goi tentsioko kableak berriro gainean dekoguz. Lehenengoagaz eskumarako laugarren bihurgunea azkena izango da mendilerroaren goikaldera heldu aurretik. Azken bihurgune horretan ikusten dire jada tontorrerako bideak oin itxiak, baie gu goikalderaino goaz. Orokorrean, bidea NEpN runboagaz igotzen da.
//
Al de 40 metros de empezar el camino gira a la izquierda para, tras otros 30 metros, girar a la derecha. Durante los próximos 800 metros el camino sube en zig-zag, con bastante inclinación. Entre los largo 3º y 4º nos vuelven a sobrevolar los cables de alta tensión. Contando la primera, la 4ª curva a la derecha es la última antes de llegar a la parte alta de la sierra. En esa última curva se ven caminos a la cima ahora cerrados, pero seguimos para arriba. En general, el camino sube rumbo NEpN.

Bidea laua bilakatzen hastean La Bilbainatik kordalan zehar doan pistagaz topeu iten dogu ta, noski, aurrera jarraitu ezkero jeisten hasiko gara. Berreaga mendiko postontzire ailegatzeko, ezkerrera jo beharko genuke hamentxe bertan, ta bedar artean ondino ikusten da hortik zihoan aspaldiko bidea, baie oin itxite dau. Berriz zabaltzea ez zan zaila izango, baie oin manga motzetan goaz eta ez gara hortik sartuko.
//
En cuanto el camino empieza a llanear nos topamos con la pista que viene de La Bilbaína recorriendo el cordal y, claro, si seguimos adelante comenzamos a bajar. Para llegar al buzón del monte Berrega deberíamos girar a la izquierda en este punto, y aún se aprecia el antiguo camino que iba por ahí, pero ahora está cerrado. No sería muy difícil volverlo abrir, pero ahora vamos en manga corta y no queremos meternos por ahí.

Aurrera goaz, beraz, eta La Bilbainarantz jeisten hasten gara. Pistatik beherantz, eskumarako 180 graduko lehenengo bihurgunea hartzera goazela, pistaren ezkerraldetik bidetxo bat sartzen da zuhaitz artean. Hortik sartuko gara Berreaga mendirako tontorrerako azkenengo erasoan.
//
Vamos hacia adelante, pues, y empezamos a bajar hacia La Bilbaína. Bajando por la pista, cuando vamos a coger la primera curva de 180 grados a la derecha, sale un sendero entre los árboles a la izquierda de la pista. Nos meteremos por ahí en el último asalto a la cima del onte Berreaga.

Bidetxoa Mendebalderantz hasten da, gorantz. Behekoa bezain xarmanta den basoan zehar doa, ta merezi du pistatik zerbait jeistea hametik tontorrera igotzeko. Goiko lautadara heldu aurretik, landareen artean ia ikusten ez den 15 bat metroko amildegi baten ondo-ondotik igarotzen gara. Ezkerrera jo behar danean, norbaitek hesitzat jarritako adar lodi batek muga non dagoen jakinarazten dozku. Iratzez betetako lautadara igotzen gara ta bestaldera heltzean kordalean itxite egon dan bidetxoagaz bat iten dogu Y itsurako gurutze baten. Eskumara hartzen dogu, bidetxoa jarraituz. 5 kilometro bete doguz.
//
El sendero comienza hacia el Oeste, subiendo. Transcurre por un bosque tan encantador como el de abajo, y merece haber bajado un poco por la pista para subir a la cima por aquí. Antes de llegar a la llanada de arriba, nos acercamos mucho a una caída de unos 15 metros que apenas se distingue entre las plantas. Cuando hay que girar a la izquierda, una rama gorda que alguien ha colocado a modo de valla nos ayuda a saber dónde está el límite. Subimos a una llanada llena de helechos y al pasar al otro lado nos unimos al sendero que estaba cerrado en el cordal en un cruce en forma de Y. cogemos a la izquierda, siguiendo el sendero. Hemos hecho 5 kilómetros.

Gurutzetik ehun bat metrotara, Berreaga mendiko buzoia agertzen da landaretza artean.
//
A unos 100 metros del cruce, el buzón del monte Berreaga aparece entre la vegetación.

Aleibagon-ek arrazoia du: ikusten da oso jende gitxi dabilen mendia dala. Aldiz, basurde edota orkatza bezalako animaliak etxean bezala ibiliko dire hametik, zeren eta bidetxoz josite dau goiko lautada hau. Hori bai, makurtute ibili bi da ia denbora osoa.
//
Aleibagon tiene razón: se ve que es un monte poco transitado. En cambio, animales como el jabalí o el corzo tienen que estar como en casa en esta llanada de arriba, ya que hay una infinidad de senderos. Eso si, hay que andar agachado casi todo el rato.

Postontzitik aurrera jarraitzen dogu Berreaga mendiko gailur lahu honetatik, Iparralderantz, bertan eskumara hartuta. Gero ezkerrera jotzen dogu, Iparmendebaldera, ta berehala oin dala milaka urte landutako harriak nonnahi topatuko doguz. Hortik aurrera baseliza bateko aztarnen azpian dauen Zeltar kastro baten aztarnak aurkituko doguz nonnahi. Makina bat bidegurutze igaroko doguz, baie adi ibilite, joan gura dugun tokire helduko gara. Egia esanda, ez da inora heldu beharrik, zeren eta aztarnak leku askotan agertzen dira.
//
Del buzón seguimos adelante por la cima casi llana del monte Berreaga, saliendo hacia la derecha, hacia el Norte. Luego giramos a la izquierda, a Noroeste, y enseguida nos topamos con piedras trabajadas hace miles de años. De ahí en adelante encontramos por doquier restos de un castro Celta que se encuentra bajo los restos de una ermita. Pasaremos un montón de bifurcaciones, pero estando al loro, llegaremos a donde queremos llegar. La verdad, no hace falta ir a ninguna parte, pues se encuentran vestigios en muchos sitios.

….
….
Hametik hasiko gara, Urbasa jatetxetik, eta ezkerretik jeitsiko gara polikiroldegiraino, Berreaga mendirantz igotzen hasteko. // Empezaremos desde aquí, desde el restaurante Urbasa, y bajaremos por la izquierda hasta el polideportivo, para empezar a subir hacia el monte Berreaga. Hamen berton parkina dekogu, txikia bada ere, eta bus geltokia, Larrabetzu-Bilbo eta Larrabetzu-Areeta lineakaz. San Martin eliza ondoan beste parkin bet dau, ibilbidea herritik hasi gura badogu. Bestela futbol zelai txiki ondoan dauen parkinean edota, apur bet aurrerau, parke teknologikuen utz dezakegu autua. // Aquí mismo hay un parking, si bien es pequeño, y una parada de bus con las líneas Larrabetzu-Bilbao y Larrabetzu-Las Arenas. Si queremos empezar desde el pueblo, existe otro parking al lado de la iglesia de San Martín. Si no, podemos dejar el coche en el parking del campo de futbol pequeño o un poco más adelante, en el parque tecnológico.
Zamudion dauzen baselizetatik izkutatuena da hau. Berreaga mendie gertu dau jada. // De todas las ermitas de Zamudio ésta es la más escondida. El monte Berreaga ya esta cerca.
Kordalera heldu gara. Aurrera jarraitu ezkero jeisten hasiko ginateke, eta atzerantz joatekotan zer esanik ez. Ezkerrera joan beharko ginateke, bedar artean antzematen dan bidezkatik, baie ez erabiltzeagatik itxi da bidea. Berriz zabaltzea ez litzateke zaila izango, baie manga motzetan goaz: ez da egun aproposa sasi artean sartzeko. // Llegamos al cordal. Si seguimos para adelante comenzamos a bajar, y qué decir si volvemos hacia atrás. En este punto deberíamos girar a la izquierda, por el sendero que se aprecia entre hierbas, pero se ha cerrado debido al poco uso. No costaría mucho abrirlo, pero vamos en manga corta: no es día de meterse entre zarzas.
Berreaga mendiko tontorrera heldu gara, eta buzoie topeu be! Egia esanda nahiko erraz ikusten da bidetxoa basotik jarraituz. // Llegamos a la cima del monte Berreaga, ¡y encontramos el buzón!. La verdad se ve bastante fácil siguiendo el sendero por el bosque. Kordalan geundela, aurrera jarraitu dogu, La Bilbainarako pistatik jeisten. Baie eskumarako 180 graduko bihurgunera heldu aurretik basora sartu gara pistaren ezkerrean dauen bidetxotik. // En el cordal, hemos seguido adelante, bajando por la pista hacia La Bilbaína. Pero antes de dar la curva de 180 grados a la derecha, entramos al bosque por un sendero que hay a la izquierda de la pista. Bidetxoa gorantz hasten da errukirik gabe, baie tarte laburre da, eta laster laua bilakatzen da. Ia itxita dauen goiko bidetxoa baino politagoa da hau! // El sendero comienza subiendo sin compasión, pero es poco tramo, y pronto llanea. ¡Es casi más bonito éste que el sendero cerrado de arriba! KONTUZ IBILI BIDA! une batez bidetxoa 15 bat metroko amildegi baten ondo-ondotik igarotzen bait da. 90 graduko ezkerrerako bihurgunea dau tarte horretan eta, gainera, bidetxoa inguratzen duten hainbeste landareekaz, parean egon arte ez da nabaritzen kriston eroria dauela. ...korrika joan ezkero amildegitik erortzea errezena litzateke. Zorionez, norbaitek adar lodi bet jarri deu hesitzat, eta nahiko laguntzen deu. Harekiko gure esker onak. // ¡HAY QUE TENER CUIDADO! pues el sendero se acerca por un momento a un acantilado de unos 15 metros. En ese tramo hay una curva de 90 grados a la izquierda y, además, con todas las plantas que rodean el sendero, no se ve que hay una gran caída hasta que estas al lado. ...si vas corriendo, lo más fácil sería acabar cayendo por el precipicio. Por suerte alguien ha puesto una rama gorda a modo de barrera, que ayuda bastante. Desde aquí nuestros agradecimientos.
Zeltar kastrora heldu gara, nahiz eta konturatu bez. // Hemos llegado al castro Celta, pese a que ni nos enteremos. Berreaga mendien, buzoitik lautada bukatzen den arte, dauzen landare guztipean, oin dala milaka urte landutako harriak dauz sakabanatute, baie inori ez jako axola. Baseliza bateko aztarnak dire, Zeltar kastro baten aztarnen gainean. Gezurra badirudi ere, Bilboko itsasadarraren sarrera, Abra, kontrolatzen zeurien hemetik zeltek. Hori bai! gero ehunka edo milaka kilometro iten doguz Galizian edota Eskozian holako zerbait ikusteko... // En el monte Berreaga, desde el buzón hasta que termina la zona llana, bajo todas esas plantas, están esparcidas piedras trabajadas hace miles de años, pero no le importa a nadie. Son los restos de una ermita, sobre los restos de un castro Celta. Aunque parezca mentira, los celtas controlaban desde aquí la entrada de la ría de Bilbao, el Abra. ¡Eso si! luego hacemos cientos o miles de kilómetros para ver algo parecido en Galicia o Escocia...

1 comentario

  • andres.portillo.m 17-ago-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Ruta senderos ya un tanto dejada

Si quieres, puedes o esta ruta