Denbora  3 ordu 28 minutu

Koordenatuak 609

Noiz igoa 9 de enero de 2019

Noiz egina enero 2019

-
-
505 m
294 m
0
2,3
4,7
9,31 km

Bisitak 43, kokapena 3

Nondik gertu Upazan, País Vasco (España)

9,3 km luze dituen ibilibide atsegina. Zarateko benta ezagunetik abiatuz, Egiluze parajea zeharatu eta Ezkeltzu mendira igoko gara bertako elurzuloa bisitatuz. Beste aldetik jaitsita Usurbilekin muga egiten duen Ziortzako langaraino iritsiko gara. Han buelta hartu eta Egiluzera itzuliko gara Sagastizabal aldeko bidea hartuz. Handik Estenagako Txurro tontorra igoko dugu. Atzera itzulita, Aierolatik Altxurriaga baserriraino iritsiko gara. Handik zuzenean igoko gara abiapuntu genuen Zarateko bentaraino.
parquing

Zarateko benta

0 km. Zarateko eraikina, garai batean benta izandakoa, Kostatik Andazarraterako bide historikoan kokatzen da, lepo estrategiko batean, Zarateko Haitzaren magalean. Lur jota zegoen baserria, era dotore eta ederrean berriztatu dute goitik-behera. Jabeek aterpe libre bat erantsi diote, bertatik igarotzen direnek, behar izanez gero, atsedenlekua eta babesa izan dezaten. Iturri bat ere eskura jarri dute. Bidea Zarateko Bentaren alboan hasten da, Iparraldea dagoen baso txiki bat zeharkatzen duen bidexkatik igota.
Intersection

Zaratezar

0.3 km. Laster iritsiko gara Zaratezar izeneko belaze txiki batera. Pare bat langa pasata, Zizurkilgo Herrigunetik gora datorren bidearekin bat egingo dugu.
Intersection

Egiluze

0.9 km. Pagamendirako bidegurutzea eskuinean utzita, Egiluzeko lepora iritsi gara. Ezkerraldean ikusiko dugun ukuilua pasata, eskuineko bidea hartuko dugu. Berehala ezkerrean ikusiko dugun langa zeharkatu eta Ezkeltzu tontor aldera igoko gara.
cima

Ezkeltzuko Elurzuloa

1.8 km. Zizurkilgo punturik garaiena den Ezkeltzu mendiaren tontorrera (505 m) iritsi gara. Uda partea bada, han-hemenka dabilen ganadua ikusiko dugu. Tontorretik gertu elurzuloa azalduko zaigu, itxitura batez babestuta: garai batean Donostiaraino eramaten zuten handik ateratako izotza.
hondakin arkeologikoak

Ezkeltzuko sarobeko harria

2.0 km. Elurzulotik berehala ikus daiteke Ezkeltzuko sarobearen austerri edo ardatza izandakoa, lau puntu kardinalak grabatuta dituena. Ezkeltzu mendiaren ipar aldeko isuritik jaitsiz jarraituko dugu.
Intersection

Iragorriko bidegurutzea

2.4 km. Ezkeltzu gainetik jaitsi gara eta Egiluzeko ukuilutik datorren bide negusiarekin bat egingo dugu. Udapartean Ezkeltzun egoten den ganadua biltzeko erabiltzen den egitura ikusiko dugu hemen. Guk eskuinera, iparraldera jarraituko dugu, aldapa handirik gabe.
Waypoint

Ziortzako langa

2.8 km. Ziortzako langa ezagunera iritsi gara. Hor amaitzen dira Zizurkilgo lurrak eta Usurbilgoak hasten. Parez-pare Andatza mendia ikusiko dugu. Zarateko Bentatik ia 3 kilometro egin ditugu. Ibilbideari jarraitzeko, etorri garen bide beretik itzuliko gara, baina oraingoan Ezkeltzu gainera igo gabe: maldaren behe aldetik doan bide nagusia hartuko dugu Egiluzeko ukuiluaren pareraino.
hondakin arkeologikoak

Sanmillansarobeko harria

4.0 km. Nahi izanez gero, bidea utzi eta eskuin aldera jo daiteke puntu honetan. Beherago, gorosti handi baten ondoan, Sanmillansarobeko artarria edo harria ikus daiteke. Berriro gora egin beharko dugu, bidea hartu eta ibilbidea jarraitzeko.
Intersection

Egiluze

4.8 km. Ziortzako langan buelta hartu dugunetik pare bat kilometro egingo ditugu bideari zuzen jarraituz, Ezkeltzura igo gabe. Lehen ikusi dugun Egiluzeko ukuilura iritsiko gara berriro. Metro batzuek aurrerago eskuinera, mendebaldera, Aia aldera ateratzen den bidea hartuko dugu.
Waypoint

Muga Zizurkil

5.4 km. Zizurkil eta Aia arteko mugara iritsi gara. Hemendik aurrera Aian barrena ibiliko gara. Zuzen jarraituko dugu.
Intersection

Aierolako bidegurutzea

6.0 km. Aiako lurretan sartu gara. Aierola parajean gure bideak Altxurriaga aldetik datorrenarekin bat egiten du. Gero berriro puntu honetara itzuliko bagara ere, eskuin aldera hartuko dugu orain, iparraldera, Sarobezabal baserriaren aldera.
Intersection

Sarobezabal

6.3 km. Iritsi gara Sarobezabal baserriaren pare. Eskuinean utzita, bideari jarraituko diogu metro gutxi batzuetan. Laister iritsiko gara bidegurutzera.
Intersection

Txurroko bidegurutzea

6.4 km. Sarobezabaletik gertu, ezker aldeko maldan, langa txiki bat ikusiko dugu. Zeharkatu eta ezker aldeko itxiturari goraka jarraituko diogu hainbat metrotan, zuhaitz handi batzuetara iritsi bitarte. Han, eskuinera, gora jo eta Txurro igotzen hasiko gara.
cima

Estenagako Txurro

6.7 km. Agian seinalatuta aurkituko duzu ote eta txilar artean tontorreraino igotzen den bide zidorra. Bestela, ez da oso erraza aurkitzen. Minutu gutxitan, Eztenagako Txurroren gainera iritsiko gara. Tontorretik kostaldea eta Ezkeltzu gaina bikain ikusten dira. Eskuinaldeko magalean berriz, mendebaldera, Aiako lurretan txertatuta dauden baina Zizurkilgok diren hiru baserri azaltzen zaizkigu: Etxabe, Etxabe-saletxe eta Etzeta.
Hondakinak

Aierola

7.7 km. Txurroren tontorretik atzera joko dugu, etorri garen bide beretik. Sarobezabal baserrira iritsi aurretik lehen pasa dugun bidegurutzea oraingoan zuzen hartuko dugu eta laster Aierola ingurura iritsiko gara. Gora jotzen duen bidetik joko dugu. Nahi izanez gero, erabat eskuin aldera desbidera daiteke eta metro gutxitan Aierola baserria izan zenaren hondakinak agertuko zaizkigu.
Intersection

Altxurriaga

8.4 km. Berriro Zizurkilgo lurretan, aldapa handirik pasa gabe, Altxurriaga baserrira iritsiko gara. Aiatik datorren bide nagusia hartuta, gora jo beharko dugu, Zarateko bentaren bila. Horrela amaituko dugu ibilaldia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau