-
-
464 m
0 m
0
4,3
8,6
17,17 km
Ikusita 59 aldiz, jaitsita 5 aldiz
Nondik gertu: Zelaiondo, País Vasco (España)
Zarauzko Herrikosoro auzogunetik Sta. Barbara ermitara abiaturik, Getariko Garate mendatera joango gara. Ondoren, Meagara jaitsita, Elkanora doan bidea hartuko dugu eta Santikurutz ermitara iristen garenean Indamendiko tontorrera zuzenduko gara. Gainez gain aurrera jarraituz, Agiñetazar eta Txatxarromendi gainak eginik Urdanetara abiatzen den bidera jaitsita, eta Indagarateberri etxeko atzekaldetik gora joanda, Gorritxoaga baserri aldera joko dugu. Hemengo iturritxoan eztarria freskatu ondoren, Ametzmendi tontorra egitea abiatuko gara. Behin gaina eginda, eta ondoren beheruntz joanda, urtero egiten den Pagoeta Mendi Lasterketaren zati baten bidezidorra hartuko dugu eta errekastoa jarraiturik, buelta interesgarri hau bukatuko dugu hasi dugun gunean.
Uda garaian, TAO guneak saihestu nahi izanez gero, ibilbidearen hasiera eta bukaera, beharbada Abendaño Industrialdean kotxea bertan uztea izango da egokiena.
Uda garaian, TAO guneak saihestu nahi izanez gero, ibilbidearen hasiera eta bukaera, beharbada Abendaño Industrialdean kotxea bertan uztea izango da egokiena.
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak