Koordenatuak 912

Noiz igoa 31 de diciembre de 2018

-
-
1.516 m
320 m
0
4,9
9,7
19,44 km

Bisitak 50, kokapena 4

Nondik gertu Zatizabalaldea, País Vasco (España)

(2018-12-31)
Urteko azken egunerako egunpasako txangoa.
4 orduko igoera lasaia, eta 3 orduko jeitsiera bazkaldu eta atsedena hartu ondoren.

Zegamako herrian bertan abiatzen gara goizeko 9:30-etan eta Gorospealde auzotik gora egiten dugu lehen ordua Itzulondon trenbidea gainditu eta pinudian gora eginez. Hurrengoa gorako bidean Nardaundi aldera, hemen Aizkorriko mendizerraren oinetik pasatzen gara Sancti Spiritu aldetik igotzen den bideskarekin bat egin arte, ordubeteko zehar bidea. (700 metroko desnibela gaindituta)
Behin Sancti Spiritutiko senda hartuta gorako aldapa gogorrean egiten dugu ordubetez, bide zoragarrian Aizkorriko lepora iritsi arte. (Beste 400 metroko desnibela gaindituta)
Ondoren gaineko tontor batzuk, Tontorraundi, Aiztontor Altuna eta Aizkorri, honekin igoerako laugarren ordua betetzen dugu eta jada ordua da zerbait jan eta atsedena hartzeko. (13:30 dira)

Bazkaldu ondoren itzulera bidea, lehenik Arbelar aldera eta ondoren Mearreko Pasabidera igotzen gara, 1 ordu, hemendik beherako bideska jarraituz Itzubiko atsedengunera eta ondoren Parkea utzi eta pinudian zehar Zegamako jeitsilekura (apeaderora) eta jarraian hasierako puntura.
Zegamako irteeran dagoen aparkaleku txiki bat. Ezinhobeto dator alde honetatik igotzea nahi izanez gero (Gorospealde edo Iruetxeta).
Bidegurutze nagusia, hemen goranzko bidea hartzen dugu, Nardaundi aldera.
Bigarren bidegurutzea, hemen Sanctis Spiritu aldetik datorren bideskarekin bat egiten dugu, eta gorainok jarraituko dugu.
Aizkorri mendizerrako tontor nagusienen artean ekialderen dagoena.
Gaurko tontor nagusia 1523 metroko garairan. Euskal Herriko mendi tontor ezagunenetako eta bisitatuenetakoa. Gaur Abenduak 31 jende pilo bat zegoen bertan, urte amaiera ospatzen.
Bertatik Aizkorriko mendizerrako tontor nagusiak eta Urbia-Oltzako zelaigune zabalak ezinhobeto ikusten dira.
Hemen Urbia-Aizkorri aldea uzten dugu eta behera bidea hasten da.
Jeitsierako goialdeko bidegurutze nagusia, bertan Oazurtza aldera eta/edo Itzubi aldera doazen bideskak bereizten dira.
Atseden gunea bidean, bertan ur ona duen iturria eta nahikoa utzita dagoen aterpe ireki bat daude.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau