Otalorea

Koordenatuak 291

Noiz igoa 5 de julio de 2017

-
-
880 m
299 m
0
2,1
4,1
8,24 km

Bisitak 449, kokapena 12

Nondik gertu Zegama, País Vasco (España)

Tartalo begibakar erraldoiaren bideetik barrena, Zegamatik Aztio mendirako ibilbidea da honakoa.

Izarraga baserrira doan bidean, Aizkorpe Tabernaren ondoan abiatzen da hormigoizko bidea, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren markak ikusiko ditugu (puntu horia). PR-GI 70 bidea da.

Izarraga-gaineko gurutzea pasa, eta bide xendari jarraituko diogu; pista bihurtuko da geroago. Zegamara ikuspegi polita dago puntu hontatik.

Bide xendatik Anttiko baserrietarako bidera agertuko gara.

Bidegurutzera iristean, ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide itzaltsua da, eta eskuinaldean Aizkorrira ikuspegi polita izango dugu. Portaleta eta aurrerago Saadar gisa ezagutzen dira mendi hauek.

Pistan, pinu artean dago Tartaloetxetako trikuharria. Mugarri baten parean piñudian sartuta aurki dezakegu. Tartaloetxetako tumulua. Egoera txarrean dago, eta zaila da bereiztea zein harri diren trikuharriarenak eta zeintzuk ondoren mugitutakoak. Ondo ondoan daude eraikuntza zahar baten aztarnak ere.

Piñudian, ehizeko postu artean jarraitu dugu bidea; pistak jarraitu daiteke, Otzaurtetik datorren bidearekin bat egin arte.

Zuhaiztitik irtenda, Otzaurtetik datorren bidea hartu dugu. Zati honetan ikuspegi politak daude Altzaniako mendietara.

Animalien tranparaino joango gara pistaz, handik berriro pinudian sartuta iritsiko gara Aztioko (893m) tontorrera. Sasi artean, ezkutatuta eta oso utzita dago.

Kosta zaitu tontorretik behera bidea aurkitzea, sasi artean egin dugu beherako gehiena. Urtsuaran eta Etxegarateko errepidea gertu ikusten dira zati horretan.

Astregi baserrira jaitsi gara, behin hortik aurrera errepidez egingo dugu herrirainoko bidea.
Tartaloetxetako trikuharria.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau