Denbora  4 ordu 52 minutu

Koordenatuak 1380

Fecha de subida 13 de mayo de 2018

Fecha de realización mayo 2018

-
-
1.215 m
283 m
0
4,7
9,5
18,97 km

Bisitak 53, kokapena 7

Nondik gertu Zegama, País Vasco (España)

Zegama (300m) herri erditik urten dogu eta lehenengo pausoak emon doguz Oria errekaren ondotik jarraitzen Done Jakueren bidetik, laster zeharkatu dogu Otsaurtera doan errepidean eta hasi da gure lehenengo aldapa, luzea eta 700m desnibela daukagu gure aurrean, baina lasai hartun dogu eta pentsatu behar dogu 7,500 km daukagula San Adrianera (1015m) heldu arte.

Hasieran portlanezko bidea da heldu arte Elurretako ama baserrira (550m); hemen sartun gara basoan eta apurka apurka igotzen eta galdu barik marrak heldu gara Santo Espiritu baselizara, hemendik aurrez-aurrez ikusi dogu (ikusi behar gendun baina behelainoagaz ezinezkoa izan da ezer ikustea) San Adrian koba...eta geldiune bat egin dogu baselizan.

Behin helduta San Adrianera ahal dogu esan aldapa amaitu dala eta heldu arte lehenengo Urbia zelaietara eta gero Arantzazura gure bidea nahiko leuna dala kenduta aldapa txiki batzuk.

Koban inguruan hartun doguz GR283 marra zuri-gorriak.

Hemendik 2km egin ondoren izan dogu gure tontor bakarra Askiola (1180m), jarraitu dogu Oltza gunetik eta heldu garenean Urbia zelai gainera desbideratuko gara pixka bat bide printzipaletik heltzeko azkarrago Urbiara.

Hemendik oso ezaguna dan bidea hartun dogu eta 5 km egin ondoren heldu gara Arantzazura.
  • argazkia San Adrian
  • argazkia Askiola

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta