Koordenatuak 966

Noiz igoa 6 de septiembre de 2015

Noiz egina septiembre 2015

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
1.077 m
495 m
0
3,1
6,1
12,2 km

Bisitak 1946, kokapena 50

Nondik gertu Bidania, País Vasco (España)

Hernioko erromeriak Iraileko lau igandeetan ospatzen dira trikitien doinu eta dantzaren tradizioa mantendu nahiean. Gipuzkoan ospe handia duten egunak izaten dira. Mendizaletasuna eta tradizioa batzen dira Gazume eta Hernio mendien arteko lepo hortan. Adin guztietako jendea igotzen da norabide guztietatik, gehienak oinez. Errezildik, Iturriotzetik, Alkizatik, Urkizutik... edo Bidania-Goiatzetik ibilbide hontan proposatutakoa bezela. Hernio mendi tontorra zapaldu ostean Zelatungo lepora jetsi eta trikitiaren festa parte hartzea izaten da usadioa. Bakoitzak eramanda edo bertako txaboleetan prestatutakoa otordua egiteko parada ere bada. Mendizaleak eta trikitizaleak!!! Eguraldiak lagunduta jai giro aparta sortzen da.

Hernioko mendikateak ibilbide errazak eta sarbide asko izateaz gain Gipuzkoa ikusleku hoberenetarikoa da. Gertutasunari eta zailtasun ezari esker oso mendigune herrikoia bihurtu da.

Lerro hauetan proposatutako txangoa hau da: Bidania-Goiatz-> Betelu Goena baserria->PR-GI 82-Donejakue bidea->Iturmendi lepoa->GR-34->Aitzarte->Aizpel->Hernio->Portumatza->Ipar Kanala->Zelatun. Itzulera Zelatunetik Iturburu mendate aldera (Trintxerara) GR-34 jarraituz gora joateko egin degun bidearekin bat egin arte.

Txango hontan ohiko bide eta mendi pistak erabiltzen dira orokorrean, inolako zailtasunik dutenak. Aizpel tontorretik Ipar kanalaraino berriz gandorra jarraituz doa tracka. Arkaitz gaineko
tarteak, errazak baina tentuz pasa beharrekoak. Puntu batzuetan desnibelak eskuak erabiltzera behartuko gaitu. Ipar Kanala desnibel handia dauka (30% batazbestekoa) belarra eta harria dago zoruan. Bustia dagoenean irristatzeko arriskua izaten da, bestela jetsiera erraza dauka. Panoramika bikainak eskeiniko digu tarte honek eta Zelatunera gerturatzeko ikuspuntu ezberdina.

Edonorentzat mendizaletasuna pizteko bide eta tontor aproposak daude, oso gomendagarria. Iraileko igandeetan ez bezela urte guztian zehar paraje paketsua izaten da mendigune hau.
cima

Aizpel

Aizpel
Waypoint

Betelu Goena baserria PR-GI 82 Erromatarren galtzada

Calzada Romana Camino de Santiago PR-GI 82
Waypoint

Aitzarteko pista

Camino
Waypoint

Aitzarteko pista1

Camino
Waypoint

Iturburu mendi lepoa

Collado de Iturburu
parquing

Elizako plaza

Urbano
Intersection

Eskubitik Betelu Goena baserrira

Gi-2634
Intersection

Eskubitik gora Aitzarte aldera

Camino
Waypoint

Frontoia

Edificación Generica
Waypoint

Harri multzoak Hernioko aterpearen inguruan

Waypoint

Harrimultzoa Portumatza inguruan

Rocas
cima

Hernio

Hernio
refugio libre

Hernioko aterpea

Refugio de Hernio
Waypoint

Ipar Kanala

1010 m altura
Intersection

Langa Sendatik Aitzarteko pistara

Camino
cima

Portumatza

1070 m
Lepoa

Zelatun

Zelatun

2 iritzi

  • argazkia luis.itxina

    luis.itxina 09-sep-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Eskerrik asko zesar por compartir esta ruta que nos ha servido como base para realizar una variante por ese mítico monte que es Hernio y por el bucólico valle de Bidania-Goiatz. Un saludo, y buenas rutas

  • argazkia zesar

    zesar 09-sep-2018

    Eskerrikasko Luis, me alegro mucho de que hayáis disfrutado conociendo estos parajes...

Nahi izanezkero edo ibilbide hau