-
-
965 m
90 m
0
5,0
9,9
19,9 km
Ikusita 115 aldiz, jaitsita 1 aldiz
Nondik gertu: Zestoa, País Vasco (España)
Lehendabizi Zestoatik Ondarbaso baserrira igoko gara. Ondoren hortik aurrera jarraituko dugu eperkuen eta trikuen sakona igaroz, Izarraitz osatzen duten 3 puntatako batera heldu arte: Kakute. Gero, markaturik dagoen bixetik Aittolara iritsiko gara. Aittolatik Aittola Zar baserrira abiatuko gara errepidetik. Aittola Zar alde batera utzi eta Goltzibarrera daraman bidea hartuko dugu. Goltzibarren aurrera jarraitu eta mendi bide bat hartuko dugu, ezkerrerantz. Hortik aurrera jarraitu eta eskuinerantz ikusiko dugun bidezidor batetik egin behar dugu aurrera. Gaztaindegi batera helduko gara, eta errekaren ondotik doan bidetik joango gara, Sastarraingo ur-jauzira heldu arte. Hortik aurrera Sastarraingo baserri eskola ikusiko dugu, pndoren Ekainberri eta azkenik berriro ere Zestoara iritsiko gara. Oso ibilbide polita da eta lagun artean gozatzeko aproposa. Gehiena baso artetik doanez gero, eguraldi beroetarako oso ondo dago.
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak