-
-
805 m
488 m
0
2,1
4,3
8,53 km

Ikusita 85 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Ciáurriz, Navarra (España)

San Urbano (Santurbe) baseliza

Santurbeko baseliza Odietako Bailaran dagoen Gaskueko kontzeju-mugartean dago. Zehazki 640 metroko latitudean dago belardi txiki batean bailarako behealdean basoz inguraturik Txuturro (840m), Arranomendi (809m) eta amildegia hego aldetik ixten duen Txulapain bailaran dagoen Aldaun (914m) mendiak elkartzen diren gunean.

Baseliza bisitatzeaz gain, Odietako bailara osatzen duten zortzi herriak lotzen dituen 25 kilometroko xenda seinaleztatuen sareaz gozatzen ahal duzu, baita inguruko bailaretako xendetatik jarraitu ere.

Natura atlantiarra eta mediterranearra elkartzen diren Nafarroako bazter berezi honetan dago Baseliza, mendetan pertsona askoren topagune.

Pago, haritz eta lizarrek larrean dagoen jendetza biltzen dute eta haien kantekin momentua alaitzen duten hegazti espezie anitzen babesleku dira; bitartean, ermitan elkartzen diren bidexketatik makina bat jendek etortzen jarraitzen du.

Amildegiaren behealdetik erreka baten doinuak entzuten ahal dira: bisitarien egarria asetzen duen ur freskoa iturriraino ekartzen duen Santurbeko erreka da.

Antzinatik Santurbeko baseliza Nafarroan eta inguruko lurraldeetan oso errotua izan denez, jende frankoren bizitza oso loturik egon da ermita eta erromeria honekin.

Odietako Udala, bailarako lagun batzuek sorturiko lantalde baten laguntzarekin, proiektu bat ari da sustatzen Santurberen (baseliza eta natur ingurunea) ondare kultural eta naturala balioesteko.

Proiektuaren asmoa da harremanetan jartzea Nafarroako bazter honetan bizi garenon edo hona hurbiltzen diren pertsonen musika lekuak berak sortzen duen musikarekin, biak bat eginez Santurbeko soinu-paisaiaren eraikuntza kolektiboan; nolabait esateko, pertsonen kantuak eta ilargi beteko egunetan bertan sortzen diren kantuak elkartzea.

Iturria: www.ermitasanurbano.com

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez
izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun landaretza naturala, fauna eta hegaztiak.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau