Denbora  5 ordu 17 minutu

Koordenatuak 2030

Fecha de subida 19 de junio de 2017

Fecha de realización junio 2017

-
-
1.459 m
423 m
0
4,4
8,8
17,6 km

Bisitak 598, kokapena 6

Nondik gertu Zilbeti, Navarra (España)

Nun dago Zilbeti? Zelan joan?. Kokatuta dago Erro herrian eta 60 pertsona bizi dira, eta haraino heltzeko joan gara Iruñatik eta Zubiri.
Hemendik hartun dogu Erro herrira doan errepidea baina hona heldu baino arinago hartun behar da beste errepide bat 6 km. heltzeko Zilbetira.

Hasi gara Zilbetiko (700m) herriko plazan eta km bi egin doguz jarraitzen Irunbide erreka, bide gurutze baten hartun dogu ezkerretara doan pista bat eta pagadiz inguratuta joango gara beste 4 Km, tartean izan dogu aukera ikusteko GERNIKAko kuadroa (940m) margoztuta pagadi artean (hau egin ebien protesta moduan proiekto bat dagoelako mozteko 50.000 pagadi, diñoe handik aterako dabela mineral bat oso garrantzitsua: Magnetita).

Egin ondoren km. hoiek hasi gara igotzen Adi (1460m), igoera erreza, hasieran zuhaitzak artean eta gero landa batetik azkenengo txangoa eta oso hurbil gailurra
gure aurrean Aldudes bailara eta izugarrizko ikuspegia.

Jeitsiera hasiera oso aldapatsue baina bide zidorra hartunda ez dauka inungo zailtasunik, jeitsiera erpina amaitzen dogunean aurkitu doguz “bunkerrak” eta GR11.

Heldu gara iturri batera eta hantxe bertan dago aukera egiteko beste tontor bat : Izterbegiko (1040m) kaskoa , eta jarraian : Korrotako lepora . Hemendik aurrera errepidez jeitsiera bat 4 km.

Pasatu gara “Salbador” baserritik (bere omenez abesti oso ezaguna : Urepelo artzaina). Beren izena izan Ferdinand Aire eta bertsolari trebea, oso ezaguna da 1967 bertso txapelketan Uztapidegaz (gogoratu honen herritik pasatu ginela : Endoia) gendea txistuka hasi zirela ¿zergaitik? auskalo, baina Salbadorrek bertso hauek bota ebazan:
Anai-arrebok, ez otoi pentsa
Neu ere gustora nagonik
Poz gehiago izango nuen
Albotik beha egonik
Zuek ezpazarete kontetu
Errua ez daukat ez nik
Txistuak jo dituzute bainan
Maite zaituzte orianik.
Bederatzi urte pasa eta gero egin eutsien omenaldi bat bere herrian eta emozioz beteta izan zuen bihotzeko arazo bat eta hantxe bertan hil zan.

Herrian dago erreka eder bat eta baita ere taberna bat, beste gauza batzuen artean.
  • argazkia Isterbegi
  • argazkia Isterbegi
  • argazkia Isterbegi
  • argazkia Urepel
  • argazkia Urepel
  • argazkia Urepel

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta