Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 135 aldiz, jaitsita 5 aldiz
Nondik gertu: Zilbeti, Navarra (España)
Hasi gara Zilbeti herrian eta herriaren sarreran dagoen pista bat hartunda heldu gara Gurrutxaga lepora, bidea doa pagadi artean eta behin lepoa (hemendik ikusten da Eugiko urtegia) hartun dogu ezkerretik doan bide zidorra, ez dago galtzerik eta gainera Azegia gailurra oso ikusgarria da, bakarrik azkeneko metroen igoeran agertzen dira ezpelak eta bide zidorra jarraitzeko adi egon gara harribolekin, ez dogu izan aukerarik gelditzeko eta gozatu ingurugunekin izugarrizko txaparradak izan dogulako; azkar jeitsi gara lepora eta luzaroan egon gara pagoaren babesleku bilatzen.
Lepoan dago gezi bat diñoena : Urkiaga mendatea 11 km eta hau hartunda hasi gara igotzen hurrengo gailurra : Amutz (Artzabal? Iramendi ?), lehenengo metroak izan dira jarraitzen marka hori batzuk baina gurutze baten honek egiten deu eskumara eta guk hartun dogu pagadiaren igoera zuzenean , tente eta gogorra.
Gero jeitsiera nahi izan dogu aurkitu bideren bat desberdina jeisteko Zilbeti eta berriz hartun dogu marra horiak baina ez dogu ikusi lar argi non agertuko ginen eta erabaki dogu jeistea Gurrutxaga lepotik datorren bidera eta horrela segurtatzea helduko ginela Zilbetira.
Bidegunea
Gurutxaga lepoa
Bidegunea
Gurutxaga lepoa
Bidegunea
Amutz /Artzabal/Iramendi
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak