• argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz
  • argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz
  • argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz
  • argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz
  • argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz
  • argazkia Zildotz / Nabatz / Untzu / Zildotz

Koordenatuak 950

Fecha de subida 1 de noviembre de 2017

Fecha de realización noviembre 2017

-
-
768 m
464 m
0
2,6
5,2
10,41 km

Bisitak 161, kokapena 6

Nondik gertu Zildotz, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean, Zildotz (Ezkabarte) herritik abiatuko gara.

Mendian gora, Marka txuri-berdeak jarraituz, pista batera iritsiko gara. Pista hori hartuta, Nabatz herrira (Txulapain) ailegatu bezain laister, ezkerrera joko dugu Untzu herrira (Txulapain) hurbildu arte.

Errepidea sahiestuz, Ezkaba mendi aldera joango gara (mendi txirrindularentzat egokitutako bidetik) eta handik gutxira, ezkerrera Zildotz herrira bueltatu arte.

Oharra: Ehiztariak zeudela eta, zati txiki batean soro bazterretik joan behar izan gara.

-----------------------------------------------------------
TXULAPAIN

Txulapain (gaztelaniaz eta ofizialki Juslapeña) Nafarroako udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik hamabi kilometrora. Udalerriak 548 biztanle zituzten 2014. urtean.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Ezkabarte Nafarroako udalerria da, Iruñerriko eskualdean dagoen Iruñeko merindadean. 1.816 biztanle zituen 2014. urtean

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eman eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Txulapainek honako udalerriekin egiten du muga: Imotz eta Atetz iparraldean; Odieta eta Ezkabarte ekialdean; Antsoain hegoaldean;eta Itza-Gulibar mendebaldean. Udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolomé (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).

Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.

Txulapaingo Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.

Honako herri hauek osatzen dute Txulapain udalerria: Aristregi, Beltzuntze, Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markalain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga, Untzu eta Usi. Horiei herri hustu hauek gehitu behar zaizkie: Iruzkun, Alaitz, Otsabide, Oarritz eta Untzubeiti.

EZKABARTE

Ezkabarte Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean kokatzen da. Udalerriak Berriobeitirekin egiten du muga mendebaldean; Berriozar, Antsoain, Burlata, Atarrabia eta Uharterekin hegoaldean; Esteribarrekin ekialdean; eta Txulapain, Odieta eta Olaibarrekin iparraldean.

Ezkabarte ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arre, Azotz, Zildotz, Eusa, Ezkaba, Garrues, Makirriain, Orikain (herriburua), Orrio eta Sorauren. Aderizko jaurerria ere Ezkabarten dago.

1842ko erroldaren ostean sortu zen orain ezagutzen dugun udalerria; urte haietan Garrues (haranaren gehiengoa zena) eta Makirriain udalerri independente gisa agertzen dira baina 1857koan jadanik "Ezkabarte" izenpean agertzen da, gaur egun bezala.

XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria etengabe hazi zen. 1996tik biztanleriak % 40 egin zuen gora eraiki diren ehunka etxebizitza berrietara etorritako bizilagun berriak zirela eta.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta