Koordenatuak 693

Noiz igoa 26 de enero de 2020

-
-
1.116 m
542 m
0
4,7
9,5
18,91 km

Bisitak 7, kokapena 0

Nondik gertu Ziordia, Navarra (España)

(2020-01-26) Egun pasako mendi ibilaldia Urbasa-Entzia mendialdean.
3,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera

Ibilaldia Ziordia herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu eta autobidea zeharkatu behar da azpitiko tunel batetik. Jarraian berehala sartuko gara goraino eramango gaituen pista batean. Igoera tarte honetan bide ona dago, eta 500 metroko desnibela gainditu behar da Ziordiako Mendatea gainera iristeko. Lehen tartea bide zabalean egingo dugu padagian barna eta azkenealdera Bidemakur aldean bidea apur bat estutu eta malda gogortu egiten da.

Behin goian Gainsoil (1064m) tontorra ikutzeko aukera izango dugu. Argazki batzuk atera eta bideari jarraituko diogu, hurrengo jomuga Legunbeko Haitza (1068m) da, ez dugu gandor zailari jarriki egingo bidea, apur bat jeitsiko gara pagadian behera sendari jarraituz eta hegaletik eramango gaituen bidezidorrari jarraituz Legunbeko Haitza (1068m) ondora iritsiko gara, azken zatia harkaiztegian igoko dugu eta postontzia dagoen tontorrera helduko gara.

Puntu honetan Nafarroa eta Araba bereizten dituen muga ere badago, bi tontor ere baditu, bata ekialdean eta bestea mendebaldean, eta bien artean haitzulo ikusgarri bat ere bai.
Bi tontorrak igo, haitzuloa ikusi eta hesiaren ondotik jeitsiko gara beheko langara arte.

Puntu honetan Araba aldera pasako gara eta bide lau eta zabalari jarraituko diogu basoan barrena kilometro eta erdi inguru, eta orduan iparraldera (eskuinera) dugun basoko pista bat hartuko dugu, basogintza pista bat da pagoak ebaitzeko erabili dena, nahiko ondo dago jarraitzeko, eta zuzen ekingo diogu gorantz, azken zatian malda gogortxoagoa da baina ez du aparteko zailtasunik.

Honela Bigateko gandorrean ezarriko gara, orain mendebaldera jarraitzea besterik ez dugu Bigate (1125m) tontorrera iritsi arte, tontorra zapaldu, argazki batzuk egin eta Legunbeko Haitzara arteko gandorrari ere jarraituko diogu bertara arte. Honekin goizeko ibilaldiari amaiera eman eta atsendena hartu eta bazkaltzeko tarte bat izango dugu tontorraren ondoan bertan. 3.5 orduko iraupena.

Bazkalondoren itzulera bideari ekingo diogu, ibilaldiari interes apur bat gehitzearren Legunbetik Gainsoilera doan gandorrari jarrituz egingo dugu bidea. Gandorreko ibilbidea ez da erraza, giro onarekin eta kontuz ibiliz gero arriskurik ere ez du, batzuetan harkaitzari helduta igo edo jeitsi behar dira tarte labur batzuk, bestetan inguru horretan ahuntzak ibiltzen direnez senda nahiko markatua ere badago. Edonola ordubeteko ibilaldia dago zeharkaldia osatu eta Ziordiako Mendatera iristeko.

Hemendik aurrera goizean igotzeko erabili dugun bide bera hartuko dugu beherantz eta Ziordia herrira jeitsiko gara beste ordubete bateko ibilaldian.
parquing

Ziordia herria, hasiera puntua

Gaztelua

Oroigarriak

Waypoint

Igoera Sakonborda

Waypoint

Igoera Bidemakur

cima

Gainsoil (1064m)

árbol

Basoa

cima

Legunbeko Haitza (1128m)

Waypoint

Nafarroa-Araba muga

cima

Bigate (1125m)

Waypoint

Legunbeko gandorra

Waypoint

Ziordia herria, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau