Denbora  3 ordu 45 minutu

Koordenatuak 933

Fecha de subida 8 de diciembre de 2016

Fecha de realización diciembre 2016

-
-
759 m
494 m
0
2,5
5,0
9,98 km

Bisitak 98, kokapena 3

Nondik gertu Arano, Navarra (España)

Zirkularra Arano eta Goizuetako megalitoak 2016-12-08
Arano eta Goizuetako megalitoak Nafarroan bisita ditzakegun interesgarrienetakoak izateaz gain, bertan topatuko ditugu mairubaratz edo harrespilen kontzentraziorik handiena. Horietako batzuk ondo kontserbaturik daude eta gure arbasoek mendi hauetako magal eta muinoetan barreiaturik utzitako lekuko garrantzitsuak bihurtu dira.

Gipuzkoako mugan dagoen Nafarroako Aranon honetan eman diogu hasiera gure ibilaldiari. Herriko plazan, elizako atariaren gainetik ateratzen den porlanezko malda gogorrari ekin diogu lehenik eta segidan, sigi-sagan gorantz jo dugu Juan Donosti ermitaren hondakinen ondora iristeko. Teilaturik gabe, barruan aldarea izandakoa bereiz daiteke soilik. Gandorrean zehar zabaltzen den bidezidor estua jarraitu eta berehala heldu gara Aranomendiko tontorrera. Orauneko lepora jaitsi gara herritik datorren pistarekin bat egin arte. Pista albo batera laga eta gorantz jo dugu berriro. Mairubaratz batzuen ondotik igaro Ontzorrozko gainera haldu gara. Aurrera jo dugu eta Arriurdigainera heldu gara.

Belarrezko alfonbra zapalduz, Errekalekuko lepora jaitsi gara, 20 mairubaratz baino gehiagoz osatutako ingurune megalitikora. Hauetako batzuk nahikoa osaturik daude eta erraz nabarmentzen dira bidearen alboan. Aranora eta Errekarte leporantz doazen bideak gure eskuinera utzi eta Goizuetako lurretan sartu gara. Pista zabaletik, Mintegiko bordaren ondora iritsi eta pista zabala utzi dugu gertu eta nahikoa ondo kontserbaturik dagoen Añoneko trikuharriaren ondora heltzeko. Honen ondotik ateratzen den xendatik Añoneko lepora igokgara eta bertan zenbait mairubaratz aurkituko ditugu, baina ikusgarriena eskuineko muinoan dagoen Urgaratako Gaineko mairubaratza da.

Inguru honetan estazio megalitiko asko daude eta Goizuetako udalak bi ibilbide prestatu ditu herrian aurkitu diren horietako batzuk ezagutarazteko, eta horrela orain dela 5.000 urte inguru bertan gizakia bizi zela erakusten digute aztarna horiek bertatik bertara ikusi ahal izango ditugu.

Abiapuntura itzultzeko tenorean, lepora itzuli eta Burningo Sorora zuzentzen den pista zabal eta erosotik berriro Orauneko lepora bueltatu gara eta Aranotik datorren pistaren gain aldetik paraleloan zabaltzen den bidetik San Roke ermitaren ondora iritsi gara. Metro batzuk aurrera egin eta Aranoko elizaren ondora ailegatu gara.
  • argazkia San Sebastian ermita
San Sebastian ermita
  • argazkia Aranomendi
  • argazkia Aranomendi
Aranomendi
  • argazkia Mairubaratza Urgaratako Gaña
Mairubaratza Urgaratako Gaña
  • argazkia Triku Harri Añoenea
Triku Harri Añoenea
  • argazkia Errekaleku
  • argazkia Errekaleku
  • argazkia Errekaleku
Errekaleku
  • argazkia Lakendiko Gaña
Lakendiko Gaña
  • argazkia Putzuetako gaña
Putzuetako gaña

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta