-
-
780 m
67 m
0
5,8
12
23,23 km

Bisitak 66, kokapena 1

Nondik gertu Zorrotza, País Vasco (España)

Zorrotza - Laudio / Llodio

4 iritzi

  • argazkia Carlos RV

    Carlos RV 04-mar-2017

    Bilboko Zorrotza auzotik Zorrotzabasora igoko gara, GR228ko markak jarraituz. Altamira auzoa ezkerrean utzita, Kobetas udal parkea igaroko gara Arraitzeraino helduz. Handik Pagasarrirako bidea hartuko dugu, baina ez Erreztaleku aldatzatik, baizik eta Gangoitiko atseden lekutik. Pagasarri mendira ailegaturik merezitako hamaiketakoa egin ahal da bertako aterpean eta ur freskoa hartu Tarin iturrian. Gure bideari jarraituko diogu Ganekogortarako norabidea harturik, baina igoera hasten denean, ezkerrera joko dugu eta segidan eskuineko bidexka hartuko dugu. Ez dago galtzeko modurik Laudiorako bidea oso ondo seinalizatuta dagoelako. Goiko tontorreko paraleloan ibiliko gara ordu luze batez lepo batera heldu arte. Hemendik Laudiora 8/9 Km. faltatzen zaizkigu. Bide nagusia jarraituz jaitsiko gara Santa Luzia ermitaraino, bertan asfaltoarekin bat eginez, baina 100 metro beranduago ezkerreko basobidea hartuko dugu, Errekabieta izenekoa, Laudiotik oso gertu utziko gaituena.

  • argazkia Carlos RV

    Carlos RV 04-mar-2017

    Bidea oso ondo adierazita dago.
    https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/zorrotza-laudio-llodio-16630161/photo-10436245

  • argazkia Carlos RV

    Carlos RV 04-mar-2017

    36ko Gerraren lubakiak eta metrailadora-postuak Santa Luzia edo Ermuko ermitara heldu baino lehenago. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/zorrotza-laudio-llodio-16630161/photo-10436243

  • argazkia Carlos RV

    Carlos RV 04-mar-2017

    Auzune honetan, iturri bat duena, asfaltoa utziko dugu "Errekabieta" izeneko basobide atsegina hartzeko (1h15m Laudiora) https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/zorrotza-laudio-llodio-16630161/photo-10436247

Si quieres, puedes o esta ruta