• argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)
  • argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)
  • argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)
  • argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)
  • argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)
  • argazkia Zuasti - Oltza - Itza (zirkularra)

Koordenatuak 1772

Fecha de subida 8 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
519 m
397 m
0
4,9
9,8
19,66 km

Bisitak 283, kokapena 5

Nondik gertu Zuasti, Navarra (España)

Gaurko ibilbide zirkularrean Zuastiko jauregitik aterako gara.

Udaberrian egiteko oso aproposa (itsaso berde batean murgilduta zaudela ematen duelako).

Ibilbidea:

Zuasti, Aldaba, Orderitz, Ariz, Oltza, Lizasoain, Aldaba, Itza, Itzako urmaela, Zuasti.
-------------------------------------------------------------------------
Itza zendea

Inguru naturala eta kokapena

Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 20 bat kilometrora kokatua Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean.

Udalerriak Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza Zendea eta Orkoienekin hegoaldean.
Klima eta landaredia

Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.

Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.

Herriak
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.

Oltza zendea

Geografia

Oltza Zendea Nafarroa Garaiaren erdialdean dago, Iruñerriko metropoli eremuaren ipar-mendebaldean, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik hamar bat kilometrora.
Ingurune naturala eta klima

Udalerriak azpimeditarraneo motako klima dauka, prezipitazioak urte osoan zehar ugariak diren arren, udaberri eta udazken garaian izaten dira ugarien 1.000mm eta 1.400mm euri jausten da urteko 120 egun euritsuetan. Tenperaturak 10 eta 13 gradu bitartekoak izaten dira eta udan bi hilabete idor izaten dira, (uztaila eta abuztua).

Landaredia klimaren araberakoa da, haritzak, birlandaturiko pinu lariziarrak, eta udalerriko gunerik altuenetan pagoren bat.

Udalerri mugakideak
Oltza zendeak mugakide ditu iparraldean Ollaran, Orkoien eta Itza zendea; ekialdean Iruñea eta Barañain; hegoaldean Zizur Nagusia, Zizur Zendea eta Etxauri; eta mendebaldean Goñerri.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta