Denbora  3 ordu 53 minutu

Koordenatuak 995

Noiz igoa 20 de octubre de 2013

Noiz egina octubre 2013

-
-
979 m
505 m
0
2,2
4,5
8,99 km

Bisitak 1438, kokapena 38

Nondik gertu Santa Isabel, País Vasco (España)

Antiotik abiatuta ez da tontorrik ikusiko, kilometro eta erdi egin arte. Behin lehenengo metro horiek pistan egin eta gero Antioko Baseliza bista aurretik galtzen dugun bihurgunea pasata ikusi ahal izango da tontorra.

Izaspira igotzen hasi aurretik bada gune bat hainbat bide seinale daudena (Antiotik 1,9 kilometro jartzen duen gunean). Handik ekialdetik edo mendebaldetik igo daiteke. Gure kasuan mendebaldera jo genuen igoerari ekiteko eta ekialdetik jaisteko. Guk hartutako bidetik hasieran igoera gogorxeagoa bada ere, azken kilometroa ez da hain zaila eta basoa eta belardiaren mugan doan heinean, inguruko mendien (Izarraitz, Ernioko mendilerro osoa, ...) bista zoragarriek laguntzen dute igotzen.

Mendi tontor elegantea du eta eta talaia ederra Gipuzkoako ia mendia guztiak ikusteko. Behera berriz gurutzearen aurretik jaisten hasita egin dugu. Ez dut pentsatu ere egin nahi zer izan daiteken aldapa hori euria eginda dagoenean. Bestela, beherako lehen kilometroa jaitsi eta gero, Antiorainoko buelta lasaia da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau