Zer lortuko duzu Wikiloc ORG-rekin?
Utziguzu zure marka eta ibilbideak Wikiloc komunitatean promozionatzen. Zure ibilbideen antzekoak bilatzen dituztenek errazago aurkituko dute zure profila. Zure ibilbideen mapa pertsonala eta Bisiten Estatistikak izango dituzu, eta gauza gehiago!
Zure ibilbideen mapa
Ibilbideen zeure mapa pertsonala izango duzu Wikiloc-eko beste erabiltzaileek esplora dezaten
Estatistikak
Ezagutu xehetasunez komunitateak zureganako duen interesa: zure erabiltzaile panelean jaso dituzun bisitak eta zein herrialdetakoak izan diren ikusi ahal izango duzu uneoro.
Zeure ibilbideak badituzu, egin dituzten jaitsierak eta gogokoenera zenbat aldiz gehitu diren ere jakingo duzu. Gainera, ORG kontuek taula baterako sarbidea dute non beren ibilbide ezagunenak agertzen diren bisitari, jaitsiera, gogokoen eta iruzkinekin.
Gehigarri bezala, ORG Erregional edo Lokaleko kide bazara, nabarmendua izan zaren aldiak ere ikusiko dituzu. Laburpen posta elektroniko bat bidaliko dizugu hilero datu hauekin.

Sustatu zure ibilbideak
Zure profila ikusgarriagoa izango da Wikiloc Komunitatearen barruan, Web edo Aplikazioan zure ibilbideen inguruan egiten diren bilaketa guztien emaitzetan zure profila goiko partean azalduko bait da.
Bi aukera dituzu honetarako:
Lokala
Zure profila ikusgarriago izango da leku mugatu batean bilaketak egiten dituen munduko edozein erabiltzailerentzat (adib: ibilbideak Aralar mendialdean).
Hilean 13.000 inpresio jasoko dituzu.
Erregionala
Zure profila ikusgarriago izango da leku zabalago batean bilaketak egiten dituen munduko edozein erabiltzailerentzat (adib: Ibilbideak Euskal Herrian)
Hilean 30.000 inpresio jasoko dituzu.
Lokala edo Erregionala- moduen artean ezberdintasuna egiteko, ez dugu muga politikorik erabiltzen. Gutxi gora behera, mapako zoom-ean oinarritzen da.

Ibilbideen mapa inprimagarria
Aukeratu zure profil-zerrenda bat (zure ibilbideak/zure zerrendak) eta bihurtu mapa inprimagarri, zure eskualdera datozen bisitariek ibilbide bikainak ezagutzeko.
Aukeratu mapan gehitu nahi dituzun ibilbideak, nahi duzun tamaina, deskargatu eta inprimatu.
Aparta da:
- Bizikletak alokatzeko zentroak edo bizikleta-dendak: inguruko ibilbide onenak ageri diren horma-irudi bat erakusteko.
- Lasterketa-antolatzaileak: poltsikoko tamaina duen inprimaki bat emateko ongietorriko paperen artean, edo horma-irudiaren tamainatakoa sarreran jarrita, lasterketa-bideak erakusteko edo lagunek, familiak eta gainerako ikusleek inguruan egin ditzaketen ibilbideak erakusteko.
- Landetxeak, mendiko aterpeak, hotelak: poltsikoko tamaina duen inprimaki bat uzteko gelan edo ongietorriko paperen artean, edo horma-irudiaren tamainakoa sarreran jartzeko, egonaldian zehar egin ditzaketen jarduera ederrak erakusteko.
- Turismo-bulegoak: bisitariei emateko inprimatutako poltsikoko tamaina duen inprimakia da, horma-irudien tamainakoa ere eskura daiteke sarrerako horman jarrita, inguruko ibilbide onenak erakusteko.
- Tabernak eta jatetxeak: euren jan-edanen menua eskaintzeaz gain, inguruko ibilbide ezagunenak iradokitzen dituen "Ibilbideen menu" bat ere eskaintzeko.

Gugan konfidantza izan duten outdoor antolakundeak
Hobetu Wikiloc ORG-ra
*BEZ ez dago barne