Zailtasun maila   Zaila

Denbora  5 ordu 48 minutu

Koordenatuak 2329

Fecha de subida 25 de octubre de 2015

Fecha de realización octubre 2015

-
-
929 m
78 m
0
16
32
63,38 km

Bisitak 377, kokapena 15

Nondik gertu Ordizia, País Vasco (España)

%100 bizikletatik jetsi gabe egitekoa. Ordiziatik abiatu eta Otzaurte eta Zegamako basoetan barrena egindako buelta ederra.Kontu eduki behar da aurreko egunetan egindako eguraldiarekin, izan ere ormaiztegiko tramoan lokatz asko egon ohi da. Hala ere beti izango duzu aukera errepidera jetsi eta Ordizia aldera itzultzeko.

Itzuliak ez du zailtasun tekniko handiegirik, tramo gehiena pistaz egiten baita, hala ere luzea egiten da bukaerarako eta horregatik kalifikatu dut zaila bezala.


Tracka Ordiziako tren geltokian hasten da. Errepidez Beasaindik barrena Idiazabal arte joango gara. Bertan herria pasa eta etxegarate igoko dugu nazionala eskuinetara utziz. Etxegaratera iritsi ondoren Otzaurte aldera joango gara. Tramo bat Zegama-Aizkorri mendi maratoi famatuaren ibilbidetik egingo da. Otzaurten, bentaren aldamenetik pasa eta Beunde aldera joango gara pistaz. Sancti Spiritura iritsi baina pixkabat lehenago mendipistara sartu eta horrela joango gara Oartzuza ingururaino. Zegamako baso eder honetatik. Tramo oso polita hau. Oartzuzatik pista jarraitu eta Aztiriara iritsiko gara. Bertan, Mutilo eta Ormaiztegi lotzen dituzten bide berdeetariko batean sartu eta Ormaiztegirarte joango gara.

Ormaiztegin, ordurarte lokatz asko balego herrira jetsi eta errepidetik joatea gomendatuko nizuke, izan ere tramo honetan seguraski oraindik eta gehiago egongo baita. Bestela, zati gora-beheratsua da Ormaiztegitik Beasainerakoa. Motokros "zirkuitutik" pasa eta Beasaingo Anzizar kiroldegian aterako zara. Azkenik, trackak lazkaoko AVIA gasolindegira eramango zaitu bizikleta garbitzeko. Bestela joandako leku berdinetik itzuli eta berriz ere Ordiziako estazioan izango zara.



Itzuli oso polita Zegamako basoetan barrena!!!!

2 iritzi

  • ander:- 19-nov-2015

    Goierriko mendik ezautzeko oso track ona!

  • argazkia artxueta

    artxueta 19-jun-2017

    Tope de gamaaaaaaaa !!!!!

Si quieres, puedes o esta ruta