Zailtasun maila   Zaila

Denbora  4 ordu 41 minutu

Koordenatuak 3179

Fecha de subida 2 de junio de 2008

Fecha de realización mayo 2008

-
-
1.287 m
137 m
0
13
26
52,06 km

Bisitak 4936, kokapena 231

Nondik gertu Beasain, País Vasco (España)

Beasaingo geltokitik abiatuz, Lazkao aldera joko dugu. Senpere auzoan CAF-eko pabilioien artetik harrizko pista batetik paseaz Lazkaomendiko elkartera iritsiko gara. Handik, Abaline baserritik barrena Koai baserrira doan pista hartuko dugu. Koai baserrira iritsita pista zabala utzi ta bidezidor polit nahiz lokaztu batetik Ataundik Enirioara doan pistara iritsiko gara. Behin Enirionairoko aldapa gogorrak gaindituta Lareoko urtegiraino iritsiko gara jaitsiera tekniko bat medio. Lareoko urtegia inguratzen duen harrizko pistara iristean urtegira ez, beste aldera joko dugu, Leizezulotako sakanera bideratuz. Behin haran txiki bezain eder baten amaierara iristean, eskuinetara abiatzen den bide bat hartuko dugu. Bide hori, Lizarrustitik datorren bidearekin elkartzen da Putterriko leporaino ailegatuz. Putteriko lepoa menderatuta harkaitzez osatutako bide deseroso bat falta zaigu Igaratzara iristeko.

Igaratzatik berriz Putterrirainoko leporaino joango gara ondoren baina igotako bidetik jaitsi beharrean QUIFO S.A. zenaren eraikinera jaitsiko gara bide eder bezain azkar batetik. Han elkartuko gara Lizarrustiko mendatearekin, errepideari jarraituko diogu Beasaina berriz iritsi arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta