-
-
465 m
285 m
0
1,6
3,1
6,26 km

Bisitak 134, kokapena 1

Nondik gertu Bidasoa, País Vasco (España)

ELUR-ZULOAK ETA MEATZARITZA. Ingelesaren gaztelua
Abiapuntua eta helmuga Elurretxeko Lepoko aparkalekuan.
Elurretxeko Lepoko aparkalekutik abiatu, errepidea zeharkatu, eta beste aldean abiatzen den bide zabala hartuko dugu. Pinudi eta harizti bana igaroko ditugu alderik alde bidegurutze batera iritsi arte, eta puntu horretan, bide bat ikusiko dugu pagadi batean. Bide hori aukeratu nahi izanez gero, Arburuko harrietaraino iritsiko ginateke, zoragarriak dira eskualdearen eta Jaizkibel mendiaren aurreko ikuspegiak Arburutik.
Markatutako bideari jarraitzeko, abiapuntua pagadian duen bidea hartuko dugu, eta aurrera egingo dugu desbideratu gabe eta seinaleak aintzat hartuta. Aldatutako eta berezko baso mota desberdinak igarotzen ditu bideak, eta Lutegiko Bordako elur-zuloaren ondotik, bere gangaren aztarnak kontserbatu dituen egituraren ondotik, pasako gara (kontuz hurbiltzean). Goi-tentsioko argindar linearen kaleraino iritsi arte egingo dugu aurrera. Handik ezkerretara doan bidea hartuko dugu, pendiz handian behera egingo dugu argindar linearen kalean barrena Sarjiñolako errekastora iritsi arte. Errekastoa igaro eta bidean gora egingo dugu mazelan barrena. Markei jarraiki, garai batean aldatutako haritzek, pinuek eta zipresek eratutako zuhaiztietan zehar ibiliko gara. Sarjiñolako aisialdi-eremutik hurbil igarota errepidera iristen da bidea. Beste aldera pasa eta Ingelesaren gazteluaren finkan barneratzen den bidea hartuko dugu. Itxitura pasa eta aspaldiko meategien aztarnen ondotik igaroko gara. Burdinbiderako zubi-bidetik eta ustiategia gobernatzen zuen ingeniari ingelesaren etxearen hondakinen ondotik igaroko gara (hortik ingelesaren gaztelua izena). Beste ataka bat igarota irtengo gara finkatik. Pagadian, bidetik hurbil, beste elur-zulo bat topatuko dugu, Aireko Soroa. Bideak behera egiten du Elurretxeko Lepoko aparkalekuko abiapunturaino iristeko. Nahi izanez gero, hurbil dagoen Elurretxeko elur-zuloa bisitatu daiteke. Horretarako, Iruna bidean doan errepidea hartu behar da, eta aparkalekutik 70 bat metrora, ezkerretara, errepidearen ezpondan, dagoen bidea hartuko dugu. Metro gutxi batzuetara, bidearen eskuinean eta behe aldean, dago elur-zuloa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta