Mikel Oz

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  4 ordu 58 minutu

Koordenatuak 1519

Fecha de subida 15 de enero de 2017

Fecha de realización abril 2016

-
-
1.251 m
907 m
0
3,3
6,7
13,36 km

Bisitak 9, kokapena 0

Nondik gertu Casas de Echeverri, Navarra (España)

Mendiko ibilbide eder bat dugu hau. Ibilbide
kulturala. Gure ondarearen adibide esanguratsuak ezagutzeko beta emango diguna.
Bukaeran aro modernoko Eugiko erret arma olaren aurriak bisitatuko ditugu, bere
anaia Orreagakoaren tankerakoak baina aunitz guttiago ezagutuak.




 Ibilbidearen hasieratik eta bukaera arte, XX.
mendeko P lerroaren edo Pirineoaren gotorlekutze obra erraldoiaren aztarnak
nonahi topatuko ditugu, eta gainera mota ezberdinetakoak ere, nahiz eta
gehienak nido de ametralladora deritzanak izan. Gabezi eta behar itzeleko
urteetan, gerra zibila bukatu bezain pronto, frankismoak obra faraoniko honi
abia ematen dio, hasiera batean preso errepublikarrekin eta segituan bataloi
disziplinarioko soldaduekin ere.




Eta mendiko goiko aldetik historia aurreko
hainbat  trikuharri eta jentilen
baratzaren bat eta menhir baten bat ere topatuko ditugu.






Berez honengatik bakarrik bada ere ibilbide
arrunt berezi baten aurrean gaude. Guzti honi gehitu beharko diogu ibilbide
gehienean zehar ikuspegi ederrak izango ditugula Kintoakoak eta Auñamendietako
gailur ezberdinetakoak ere.





Ibilbidea Urkiagako mendatetik ezkerretatik
abiatu egiten den bidetik da, ez pistatik ordea.
Segituan aurreneko bunkerrak ikusgai izango
ditugu, eta batzuen artean trintzera edo lubakien aurriak oraindik ikusgai
dira.









Apurka eta eskuinaldetik mendi magaletik bidea
jarraituz, borda batetara iritsiko gara.



Hortik ezkerreko aldetik lepo batetara iritsi
eta handik kordala osoari jarraituko diogu. Hasieran eskuinaldera joko dugu
mendi ezberdinen gailurrera igota, hasierakoa Otarrabizkarra eta gero Artsal,
bere gailurra baino apur bat lehenago bertze bunker bat ikusgai dugu eta bidean
zenbait trikuharri.











Hurrengo lepora jaitsi edo eta bertzela hesia
segi ezkerretatik, eta handik desbideratuko gara Okoro mendiko gailurra
bisitatzeko.



Bideari atzera eginik berriz lepora iritsiko
gara. Bertan ere bunker bat ikusgai dugu.



Bisitatuko dugun ondorengo tontorra
Iparraldeko Kaskoa da. Bertan ere hainbat trikuharri ikusgai ditugularik








Jaitsi eta topatuko dugun lepoan jentilen
baratza eder bat dugu hesiaren bertze aldean.






Hortik aurrera zatirik korapilatsuena dugu,
hots, Lohiurtzeko Harrietarako tontorra bisitatu nahi badugu. Harri handiz
osaturiko gailurra dugu, eta ez da soberan zabala.





Tontorretik kontuz jaitsi eta azkeneko lepora iritsiko gara.
Bertan historia aurreko hainbat aztarna ere ikusgai izango ditugu.



Hurrengo gailurra berezia da, Argintzuko harrian alde batetik
bertzera zulaturik dagoelako bunker estrategiko bat eraiki bai zuten bertan.












Hortik oso gertu Lohiluzeko gailurra dugu.
Handik bidea atzera egingo dugu baina oraingoan gailurretara
igo gabe. 



Aurreneko lepotik jaitsi ordez, oraingoan zuzen jarraituko
dugu bertze tontor batzuk bisitatzeko. Enekorri eta Enekorriko Harria
Bidean berriz ere trikuharriak eta bunker berezi batzuk
ikusgai izango ditugularik.














Bidean apur bat atzera joan eta aristatik eta hesiaren
ondotik Urkiagako mendatera jaistea bertzerik ez zaigu geldituko.



Txango kulturalari amaiera emateko Eugiko arma olaren aurriak
bisitatzea arras gomendagarria da.





















Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta