Potua
219 45 0

Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  5 ordu 8 minutu

Koordenatuak 7419

Fecha de subida 19 de abril de 2011

Fecha de realización abril 2011

-
-
491 m
-5 m
0
14
29
57,25 km

Bisitak 1130, kokapena 4

Nondik gertu Anaka, País Vasco (España)

Hondarribiko Mendelu auzotik atera eta Saroia Baserrira igo. Handik Amasain baserriko bidegurutzera. Gero Txarodiko ehiza postueara igo behar da (inguru hau beste izen batzukin ezagutzen da,Oiartzabaleko borda, adibidez) eta errepidera atera gabe beherantz hartu dugu, S. Antoneraino jaisteko. Hara iritsita, errepidean eskubira hartu dugu, segituan ezkerretara hartzeko, langa handi bat duen pistatik. Hemen erne ibili behar da, halako batean, pista nagusia utzi eta baserri huts baten aldamenetik igarotzen den bidezidor bat hartzeko. Erreka bi aldiz gurutzatu eta handik gutxira "Kriston" pareta (porlanezkoa) igo behar da domikora iristeko. Handik Lesakara jo dugu. Badira aukera desberdinak, baina oraingo honetan Mikelgorriko bidea hartu dugu. Jaitsiera azkarra da, malda handikoa, baina erraza porlanezkoa delako. Behin Lesakan, errepidez igo dugu Pietaterainio, han baikenuen igandeko zigilatua. Leku beretik jaitsi eta "Tren Txiki"ko bidea hartu dugu Endarlatsaraino. Han "bidegorria" hartu dugu Lastaola baserriraino. Errepidea gurutzatu eta S. Martzialeraino doan bidea hartu dugu. Bide erdian edo, ezkerretara doan pista hartu dugu Saroiara jaisteko, eta, handik, Errota Zaharrera, hamaiketakoa egitera. On egin dizuela!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta