Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  3 ordu 57 minutu

Koordenatuak 1618

Fecha de subida 1 de mayo de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
206 m
-17 m
0
2,6
5,1
10,22 km

Bisitak 131, kokapena 7

Nondik gertu Bidebieta, País Vasco (España)

Gaur, Uliako xendetan ibili gara. Aste honetan bertan zendu den Josetxo Mayorrek urte askoan egindako lan eskergaren ondorioz landutako bideak zeharkatu ditugu itsasertzeko ibilbidearekin konbinatuz. Ezagutu ez zenutenontzat, hemen duzue Josetxoren bizitzaren pasarte bat:
Josetxo Mayor (1934 - 2017ko apirilaren 26a) donostiar pertsonaia izan zen, 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna, bere kabuz, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk. Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merituari Domina jaso zuen 1995 urtean. Club Vasco de Campingek eta Cangrejo Elkarteak ere omenaldiak antolatu zizkioten.
1986ko irailaren 16an hasi zen lan horretan. Hasieran asteburuetan bakarrik, baina 1997an jubilatu zenetik egunero aritzen zen Uliako bideak zaintzen. Berreskuratu zituen bide nagusiak hauek dira:
• Pasai San Pedrotik atera eta Donostiaraino doan GR-121 ibilbidearen zatia,
• Uliako tirotik itsasaldera jaisten den Axeri Errekako bidea,
• eta, nola ez, Josetxo bidea ("Josetxoren etorbidea" ere deitua), berak kasualitatez aurkitu zuen galtzara moduko bidea, aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena (esate baterako, Groseko San Inazio eliza harri horrekin egina da).


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/05/uliako-xendak.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta