• argazkia Ibaeta-Arratzain-Orio Zarautz
  • argazkia Ibaeta-Arratzain-Orio Zarautz
  • argazkia Ibaeta-Arratzain-Orio Zarautz
  • argazkia Ibaeta-Arratzain-Orio Zarautz

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  3 ordu 55 minutu

Koordenatuak 883

Fecha de subida 18 de octubre de 2017

Fecha de realización octubre 2017

-
-
226 m
1 m
0
4,9
9,9
19,72 km

Bisitak 8, kokapena 0

Nondik gertu Iza, País Vasco (España)

Donostian hasi eta Zarautzeraino eramango gaituen ibilbidea. Dena zementozko edo asfaltozko bideetatik egingo dugu, nahiko aproposa gaurkoa bezalako egun euritsuetan egiteko.
Donostiako Lugaritz Euskotreneko geltokian hasita, urbilean dagoen Igara auzora jaitsi eta bertatik aldapan gora hasiko gara, Aingeru Zaindaria kalea jaraituz. Laister ermitatxora helduko gara eta apur bat bajatuz autopista (lehen AP8, orain GI-20 sahiesbidea) zeharkatuko dugu gainetik. Segi bidea eta Lukainkategi erretegia pasatu eta ehun bat metrora ezker-eskubi egiten digun bidea dago; guk eskubira hartuko dugu, ur-depositoa dirudien ondotik pasatuz. Laister batean GR marka batzuk ikusiko ditugu, tarte batean gurekin ibiliko direnak. Autopistako Aritzetako geldiunea eskubitara utzita, laister GI-20 sahiesbidea eta AP-8 autopista tartean doan bide batetik ibiliko gara, aldapa gora eginaz Arratzain sagardotegira eramango gaituena. Sagardotegian ezkerrera egingo dugu eta jarraian eskubira, tarte batean altura mantenduz. Hortir aurrera altuera galtzen joango gara, nahiz eta aldapa gora pare bat izango ditugun.
10 kilometro egin ondoren "Orio-Igeldo" kartela ikusiko dugu eta ezkerrera hartuz altuera irabazten hasiko gara berriz, urmaela polita baten ondotik igaroaz AP8 autopistaren azpitik pasatuko gara. Apur bat igota Orioko peajetik Igeldora doan auzobidearekin elkartuko gara eta beherantz egingo dugu, Aizperro Nekazal turismo ondotik pasatuta, laister peajean gaude.
Hortik aurrera Santixo bidearen markak nabariak dira eta ez dago zailtasunik bat ere ez. San Martin baselizara igo ondoren Orio herrigunera jaitsiko gara. Orion porturantz artuko dugu, tren geltokia eta Aitzondo jatetxea atzean utziz. Txurruka aterpearen ondotik Zarautzerako bidea hartuko dugu eta beti Santio bidearen seinaleak jarraituz Talaimendira igoko dugu (kanpina) eta berriz ere behera. Inolako konplikaziorik gabe Zarautzen egongo gara, berehala San Pelaio auzoan dagoen tren geltokian berriz ere trena hartuz.
Txango polita, inolako konplikaziorik gabe dena zementoa eta asfaltoa delako eta auzo bideak izatera apenas kotxerik ez delako izaten. Ez dago inolako markarik Oriora heldu arte, beraz jarraitu track-a.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta